Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erregistro Zibilen «pribatizazioa» aztertzeko Euskadiko jabetza erregistroko Dekanoarekin bilera bat egin du Josu Erkorekak

2014.eko azaroak 21

 

  • Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Jabetza Erregistratzaileen Dekanoari jakinarazi dio Eusko Jaurlaritza Erregistro Zibiletako funtzioak Merkataritza Erregistroei ematearen aurka dagoela
  • Josu Erkorekak berriz adierazi du Erregistro Zibilak publiko eta doako izaten eta Justizia Administrazioaren parte izaten jarraitzea nahi duela. 

Erregistro Zibiletako funtzioak Merkataritza Erregistroei emateko Espainiako gobernuak hartu duen erabakia aztertzeko, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Euskadiko Erregistratzaileen dekanoarekin, Leopoldo Sánchez Gilekin, bilera bat egin du gaur goizean. Izan ere, gaur egun funtzio horiek Justizia Administrazioak kudeatzen ditu eta, erabaki horren ondorioz, erregistratzaileen kolektiboari emango litzaizkioke.

Eusko Jaurlaritza Erregistro Zibiletako funtzioak erregistratzaileei ematearen aurka dagoela adierazi dio Josu Erkorekak Leopoldo Sánchez Gili. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Erregistro Zibilak Justizia Administrazioan mantentzea nahi duenez, Justizia ministro berriari, Rafael Catalári, bere aurrekoak, Alberto Ruíz Gallardónek hartu zuen erabakia berriz pentsatzea Erkorekak pertsonalki eskatu ziola adierazi dio Leopoldo Sánchez Gili. Eskaera pertsonal hori hilaren 6an, Madrilen egin zen Justizia Administrazioaren Sektoreko Konferentziaren bileran egin zuen Erkorekak. Baina bere eskaerak erantzunean ez duela arrakastarik izan ere adierazi dio Erkorekak. Hori dela eta, ziur asko, Espainiako gobernuak erregistro horietako funtzioak erregistratzaileei emateko asmoa beteko duela jakinarazi dio.

Eusko Jaurlaritzak gaur egun Erregistro Zibiletako 252 lanpostuak mantentzeko konpromisoa duela adierazi du berriz ere Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak bileraren amaieran. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak pertsonala berriz atxikitzeko plan bat egingo du Espainiako gobernuan Erregistro Zibiletako funtzioak Merkataritzako Erregistrora eramateko erabakia gauzatzen badu. Ondorioz, 252 pertsona horiek beraien lanpostua mantenduko dute Euskadiko Bulego Judizial Berria (BJB) zabaltzen eta bulego horren funtzionamendu egokia egiten.

 

 

PERSONAL TOTAL  EN EL CAE DEDICADO A LOS REGISTROS CIVILES (252)

EAE-ko LANGILEAK GUZTIRA ERREGISTRO ZIBILETARAKO (252)

 

 

ARABA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

  AMURRIO

1

GASTEIZ

12

TOTALA/TOTAL

13

 

BIZKAIA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

BALMASEDA

1

BARAKALDO

9

BILBAO

22

DURANGO

2

GERNIKA

2

GETXO

4

TOTALA/TOTAL

40

 

GIPUZKOA

 

UDALERRIA

MUNICIPIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

AZPEITIA

2

BERGARA

2

DONOSTIA

14

EIBAR

2

IRUN

4

TOLOSA

2

TOTALA/TOTAL

26

 

 

JUZGADOS DE PAZ

 

LURRALDEA

TERRITORIO

LANGILEAK GUZTIRA

PERSONAL TOTAL

BIZKAIA

13

GIPUZKOA

70

ARABA

90

TOTALA/TOTAL

173

 

 

 

 


 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)