Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Aporta Proiektuak antolaturiko PSI Meeting 2010 nazioarteko bileran Eusko Jaurlaritzak azalduko du datuak zabaltzeko duen proiektua

2010.eko ekainak 09

Gaur Madrilen PSI Meeting 2010. 'Realising the Value of Public Sector Information' izango da, hau da, Aporta Proiektuak eta ePSI Platform-ek antolaturiko bilera bat arlo publikoko informazioa berriro erabiltzeari esker ekonomian suertatutako ondorioak eta gizartean izandako onurak aztertzeko helburuz. Eusko Jaurlaritza ekitaldira joango da Herritarrei Arreta Emateko zuzendariaren eskutik, hau da, Alberto Ortiz de Zárate jaunaren bitartez, eta 'Estrategias europeas en materia de Sociedad de la Información. Buenas prácticas para aprovechar el potencial económico de la reutilización de la información en el sector público' izeneko mahainguruan parte hartuko du.   Bertan bere esperientziak elkartrukatu ditu gai horretako beste aditu batzuekin,  Erresuma Batutik, Danimarkatik eta Frantziatik etorritakoekin, hain zuzen.  

Ortiz de Záratek bere Open Data Euskadi proiektua aurkeztu du. Proiektu hori berriro erabil daitezen datu publikoak zabaltzeko ekimen bat da, Gobernu Irekiaren baloreak gauzatu nahi dituena.  Eta adierazi du zabalkuntza horrek bi helburu nagusi dituela: Tokiko berrikuntza sustatu, aberastasuna sortu eta demokrazia gardena izateko oinarria jartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)