Berriak Osasuna
Eu

Sindikatuek Gipuzkoan azaroaren 20an, deitutako lanuztearen intzidentziaren behin betiko datuak

2014.eko azaroak 20

Sindikatuek Gipuzkoan deitutako zazpi orduko lanuztearen bi txanden jarraipena zenbatu ondoren, parte-hartzea %6,6 (e)koa izan da. Hala, bi txandetan lan egin behar zuten 6.496 pertsonetatik, 6.067 beren lanpostuetara joan dira eta 429 berriz, ez.

Profesional kategoria ezberdinak direla eta, medikuen artean %4,3 lanuztetan parte hartu du, %6,7 erizainen artean eta beste kategorietan parte hartzea %9,4 koa izan da

Osakidetzako Zuzendaritzak, arratsaldean berriro ere gogoratu egin du “negoziatzearen alde egiten jarraituko dugu, eta gure ustez, badago akordioak lortzeko aukerarik”. Osakidetzako Zuzendaritza berriz gipuzkoar guztiei barmakena eskatu die eta gogoratu ere “ez dagoela justifikaziorik herritarrek lanuzte hauek jasateko, azken finean beraiek bait dira lanuzteen ondorioak jasaten ari direnak eta ez dute merezi”.

                                                          

 

Donostian, 2014ko azaroak  20

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau