Berriak
Eu

“Exilio Vasco en América” liburuaren aurkezpena

2014.eko azaroak 21

Koldo San Sebastian, kazetaria, idazlea, produktore eta telebista-gidoilaria, Eusko Jaurlaritzaren URAZANDI bildumako azken titulu honetan, “Exilio Vasco en América”, bere gai gogokoenetako batera bueltatzen da: Euskal Erbestea. Koldo San Sebastianen eskutik jakingo dugu Bigarren Mundu Gerran euskaldunak armada guztietan eta espezialitate guztietan egon zirela: infanteriako soldaduak izan ziren, gidariak blindatutetan, arriskuko pilotuak, espioiak, Filipinakeko ohianetatik ibili ziren edota Frantziako Erresistentziaren “le maquis” gerrillan, besteak beste, etab.

Hainbat urtetan Gerra Zibilaren eta Euskal Erbestearen gaineko ikerkuntzan hartutako eskarmentua dela medio, eta bere erreportariaren abileziaz lagunduta baita, Koldok Amerikako Euskal Erbestetik eramaten gaitu, liluragarri bezain argi-iluna den ibilbide batetik: Gerra Zibilaren ondorengo Euskal Diasporarena. Eta horrekin batera, Euskadiko ordu horretako heroi baten erretratu historiko perfektoa marrazten du: Jose Antonio Aguirre lehendakariarena. 

Aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak antolatua  egingo da ondorengo hiri hauetan:

 

“Exilio Vasco en América” liburua aurkezteko ekitaldiak Euskadin

Eguna

Hiria

Tokia

Ordua

2014/11/25

(asteartea)

Baiona

Baionako Euskal Museoa

18:00etan

2014/11/26

(asteazkena)

Gasteiz

Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Aretoan

19:00etan

2014/11/27

(osteguna)

Gernika

Gernikako Elai-Alai Aretoa

19:00etan

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldo San Sebastián