Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak aldundiei eta udalei Eusko Jaurlaritzak hartu dituen “doikuntza irizpide berak” aplikatzeko eskatu die

2010.eko ekainak 09

López zergen arloko erreformaren inguruko eztabaidaren “buru” izateko prest dago

Patxi López lehendakariak euskal aldundi eta udalei krisi ekonomikoan duten “erantzukizuna” onartzeko eta Eusko Jaurlaritzak gastu publikoa gutxitzeko gauzatu dituen “doikuntza irizpide berak” aplikatzeko eskatu die. “Ezin gara bakoitza bere aldetik joan”, azpimarratu du gaur goizean, PwC-El Correo enpresa foroaren inaugurazioan bildu diren enpresari eta politikako ordezkari ugariren aurrean. Lehendakariak zergen arloko eztabaidaren “buru” izateko prest dagoela aditzera eman du eta errentarik altuenei zergak igotzeak ez duela kalte ekonomikorik eragingo argitu du. “Oinordetzen gaineko zergari buruz mintza gaitezke? Edo ondarearen gainekoaz? Edo zergen arloko abantaila jakin batzuez?”, esan du.

Patxi López lehendakariak Euskadin nahiz Espainian “edo behar den tokian” zergen arloko eztabaidaren “buru” izateko prest dagoela aditzera eman du, izan ere, beharrezkoa da berrikuspen bat egitea azken hamabost urteotan “presio fiskala jaitsi egin baita eta aldi berean zerbitzu publikoak areagotzen joan dira”. “Osasun zerbitzurik onena, hezkuntzarik onena eta azpiegiturarik onenak eduki nahi baditugu,ordaindu egin behar ditugu, eta hori hazkuntza ekonomikoarekin eta zergekin soilik lortzen da”, azaldu du Lópezek, eta errenta altuenei zergak igotzeak ez duela kalte ekonomikorik eragingo azpimarratu du. “Ehuneko 30eko presio fiskala daukagu eta ehuneko 40 edo 48koa duten herrialdeen parean egon nahi dugu, eta gailentzekoa da ez dutela ez lehiakortasunik, ez hazkuntza ekonomikorik galdu”, adierazi du.

PwC-El Correo enpresa foroa gaur goizean inauguratu da Patxi López lehendakariaren esku-hartzearekin. Lehendakariak egungo egoera ekonomikoari eta etorkizuneko erronkei buruzko hitzaldi bat eskaini du, “Euskadi, bidegurutzean” izenburukoa, hain zuzen. Lópezek “gizartearen kohesioa eta batasuna” bermatzeko ongizate estatua mantentzearen alde egiten du apustu.

Ildo horretatik, lehendakariak “ongizate estatuari ez diola inongo hiletarik antolatuko” adierazi du haren heriotza aldarrikatzean “zoriontsu” agertu diren ahotsei erantzunez. “Doikuntza neurrien xedea epe ertain eta luzera defizit publikoa gutxitzeaz gain, orain ahal dugunez, etorkizuneko zerbitzu publikoen oinarriak ezartzea da”, gailendu du.

Hain zuzen ere, lehendakariak udal eta aldundiei Eusko Jaurlaritzak gauzatu dituen doikuntza neurri ekonomiko berak aplikatzeko eta, horrela, beren “erantzukizuna” onartzeko eskatu die. “Ezin gara bakoitza bere aldetik joan”, azpimarratu du. Horrez gain, Lópezek bikoizketak ekiditeko “erakunde-egitura arrazionalizatzearen” alde egin du apustu, eta gai hori Udalen Legean jasoko da zati batean, hori dela eta, “gauza bera nork egiten duen gehiagotan ikusi beharrean”, erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen eskumenen inguruan hausnartzearen alde agertu da. 2005etik 2010era Eusko Jaurlaritzaren langileriaren inguruko gastuak % 33 areagotu dira, 64.000 langile ditu eta beste 14.000 lanposturik gabe daude.

“Guztia ez da negatiboa”

Enpresen eta politikaren arloko ordezkaritza zabal baten aurrean, Carlton hoteleko areto batean, lehendakariak “krisiaren garairik txarrena igaro dela” azaldu du eta langabeziak apirilean eta maiatzean izan duen beherakada hobekuntza horren adierazgarri dela argitu du, horrez gain, industriaren arloko ekoizpenak urtetik urterako % 1,9ko hazkuntza izan du, bi hilabete jarraitutan hazkuntza positiboa egon da eta urteko bigarren hiruhileko honetan % 0,8 haziko da, urtetik urterako tasari dagokionez, eta ondorioz, 2010a % 0,5era iritsiko da. Horrez gain, Lópezek diru-bilketa hasierako aurreikuspenak gainditzen ari dela iragarri du, hortaz, urteko azken lauhilekoan “beharbada inbertsio produktiboetan ahalegin handiagoa egin ahalko dugu”. “Guztia ez da negatiboa”, gogorarazi du.

 

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2012.eko abuztuak 22

    Comentario de Twitter:
    Lo que Urkullu pide ahora - http://t.co/QTYlz6EN - se parece bastante a lo que Patxi López propuso hace 3 años http://t.co/XTmplmuW ” #

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria