Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzaren topaketan parte hartu du Costa Rican

2014.eko azaroak 20

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorena Ameriken Eskualdeko Topaketan - Gobernu Irekiaren aldeko Aliantzan parte hartu du, San Josen, azaroaren 18an eta 19an.

Gardentasun eta herritarren partaidetza handiagoak bermatzeko jardunbide egokiak trukatzeko bilera da, eta Aliantzako kide diren 17 herrialde-kidek hartu dute parte, baita open Government Partnership erakundeko kide diren mundu osoko beste askok ere.

Eusko Jaurlaritzak «Udal gobernu irekia: gertuko administraziotik lankidetza-ekintzara» mahai-inguruan hartu du parte. Amerikako Estatuen Erakundeak koordinatu du, eta gobernu irekiak udalak eta eskualdeak aldatzeko dituen potentzialaz aritu dira.

Ez da topaketan jorratu duten gai bakarra. Zerbitzu publikoetako berrikuntza, finantzazio politikoaren gardentasuna, gizarteari datuak jakinaraztea, energiaren arloko gardentasuna, ingurumena eta abar ere landu dituzte. 

PROGRAMA

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)