Berriak
Eu

Giza Eskubideak defendatzegatik euren herrialdeetan arriskuan dauden eta Euskadin babestuta dagoen pertsona taldearekin bildu da Monika Hernando

2014.eko azaroak 21

Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak bilera egin du gaur Eusko Jaurlaritzaren Eskubideen Defendatzaileen Aldi Baterako Babeserako Programaren barruan Euskadin babestua dagoen taldearekin. Bilerara joan dira Eusko Jaurlaritzarekin batera programa hau kudeatzeaz arduratzen den Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeko (Euskadi- CEAR) zuzendaria, Patricia Bárcena, eta babestutakoen aukeraketaz arduratzen den Hautaketa Batzordea osatzen dutenak. Aukeraketa hori gizarte zibileko elkarteek egiten dituzten proposamenetatik abiatzen da.

Programa horren helburua da Euskadin pertsona batzuk aldi baterako babestea, pertsona horiek beraien sorrera herrialdeetan jazarpena sufritu dutelako, giza eskubideen alde duten konpromiso eta aktibismoagatik, edo arriskuan bizi direlako.

Aurten Euskadin hiru aktibista daude babestuta.

  • Jorge López (45 urte). Guatemala. HIESaren aurkako Sexualtasun Integralari Laguntzeko Elkarteko (OASIS) burua. Mugimendu horrek gay, lesbiana, transexual eta bisexualen taldea defendatzeko borrokatzen duenez, erasoak eta jazarpenak pairatu behar izan ditu bere herrialdean
  • Luz Marina Palacios Bocanegra (53 urte). Valle del Cauca (Kolonbia). Gizarte-garapen Integralerako Elkarteko (ECATE) ordezkaria. Mehatxuak jasotzen ditu, nekazal komunitateen alde egiten duen lanagatik.  
  • Yolima Bedoya (26 urte). Medellin (Kolonbia). Corporación Social Nuevo Día elkarteko kidea. Medellineko biztanle ahulenek osatutako komunak eta mugitutako komunitateak antolatzen eta eratzen parte hartzeagatik jazarpenak jasan ditu.


Sei hilabeteko egonaldiaren ondoren abenduan itzuliko dira pertsona hauek euren herrialdeetara giza eskubideen defentsan lan egiten jarraitzera. Eusko Jaurlaritzak, programa honen barruan, beraien itzuleraren jarraipena egingo du, CEAR Euskadirekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)