Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Mungiako Osasun Zentro berria inauguratu du

2014.eko azaroak 21

Zentro berriak Osakidetzak udalerriko 26.000 biztanleei eskaintzen dien zerbitzua hobetuko du

Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpon Osasun sailburuak eta Osakidetza zuzendari den Jon Etxeberriak Mungiako Osasun Zentroa inuguratu dute gaur goizean. Astelehenetik aurrera, hilak 24, 26.000 biztanle pasatxo dituen Mungiak Zentro berriko ateak zabalik izango dituzte. 

Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkie Osakidetzako profesionalei beren lanagatik eta Eusko Jaurlaritzaren helburua pertsonak eta osasuna direla gehitu du. Lehendakariak azaldu du Jaurlaritzak 2,8 milioi euroko inbertsioa egin duela Mungiako Osasun Zentro honetan eta datorren urtera begira 46,8 milioi inbertituko ditu beste 16 zentro eraikitzeko. “Jaurlaritzak oinarrizko gizarte zerbitzuetan inbertsioak egiten segituko du eta osasuneko ekipamenduak eta azpiegiturak modernizatuko ditu”, ziurtatu Urkullu lehendakariak.

Osasun sailburu Jon Darpónek, bestalde, Eusko Jaurlaritzak gizarte-politiken alde egindako apustua nabarmendu nahi izan du aipatuz egunean 9,3 milioi euro bideratuko direla. 

Eraikin berria

Mungiako Osasun Zentro berriak 20.018 bizilagunei eskainiko die osasun-estaldura ─horietatik 15.948 helduak dira, eta 4.070 umeak. Gainera, Mungialdeko udalerrietako 6.300 auzokoek ere bisitatu egingo dute arreta espezializatua behar dutenean.

Instalazio berri hauek aukera emango dute bi zerbitzu sartzeko: erditzeko prestaketa eta gimnasioa, fisioterapia eta elektroterapiarekin. Osasun-zentroak, beraz, hauek ditu: 19 kontsulta, Familiako medikuntza, Pediatria eta Erizaintzarako; kontsulta 1, emagina, erditzeetan arreta emateko gela batekin; gela 1, larrialdi, sendaketa eta ateratzeetarako;proba funtzionaletarako gela 1; EAG Etengabeko Arreta Gunea; 9 kontsulta, arreta espezializaturako; erradiología-, fisioterapia- eta elektroterapia-gelak, eta Bezeroen Arretarako Eremua(administrazio-arloa).

Profesional taldeei dagokionez, zentro berriak, 39 pertsonek osatzen dute: 10 familia-mediku, 5 pediatra, emagin 1, 12 erizain, 2 erizaintzako laguntzaile eta 9 administrari. 

(Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuan)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko azaroak 21

    pues me alegro mucho animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alcaldesa de Mungia