Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Jardunaldia: Gizarteratzea, diskriminazioaren kontrako tresna

2010.eko ekainak 09

Minusbaliotasunak dituzten herritarren % 80k noizbait gizartearen zuzeneko edo zeharkako diskriminazioa jasan du

"Pertsona guztiek, beren gaitasunak edozein mailatan mugatuta izan arren, lan egin dezakete eta aktibo egon daitezke", esan du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeak Fekoor-ek diskriminazioaren kontra antolatu dituen jardunaldien hirugarren edizioan.

Fekoor-ek antolatu duen "Gizarteratzea: Diskriminazioaren kontrako tresna" izenburuko jardunaldiaren hirugarren edizioaren helburua minusbaliotasunen bat duten pertsonekiko diskriminazioaren kausak analizatzea eta berdintasuna sustatzea da, baita betebehar eta aukera berdinak dituzten pertsona horien eskubideak aintzatestea ere.

Eztabaida foro hau Bilboko Euskalduna Jauregian inauguratu dute Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuorde den Fernando Fantovak, Fekoor-eko presidente den Iñaki Ansoleagak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonalaren Sustapeneko zuzendari nagusiak. 

Fernando Fantovaren hitzetan, gizartearen erronka "pertsona guztiek, beren gaitasunak edozein mailatan mugatuta izan arren, lan egin eta aktibo egon ahal izatea" da.

Diru-sarrerak bermatzeko politikari dagokionez, "zenbatekoak areagotu egin dira eta estaldura maila garrantzitsu bat lortu da, baina kudeaketa hobetu behar dugu eta aldi berean, askoz gehiago aktibatu behar dugu eta prestazio ekonomikoa askoz gehiago lotu behar dugu enpleguarekin", esan du. Sailburuordeak hori minusbaliotasunaren mundutik ikasi dugun zerbait dela onartu du, izan ere, "enplegu aukerak sortu behar izan dira". "Minusbaliotasunak dituzten pertsonen talde eta entitateak zarete lanpostuak eta lan-errealitateak pertsonen profil desberdinetara egokitzeari buruz gehien dakizuenak", azaldu du bere esku-hartzean. 

Gutxitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazioaren datuen arabera, minusbaliotasunak dauzkaten herritarren % 80k noizbait gizartearen zuzeneko edo zeharkako diskriminazioa jasan du. Fantovak ohiko lan eta aisialdi arloetan horrelako jarrerak mantentzen direla azpimarratu du, hori dela eta, gizarteak, oro har, "gizarteratzea eta berdintasunarekiko konpromiso bat dugu". Horrez gain, diskriminazioaren kontrako borroka "gogor" aktibatu behar dugula gehitu du.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Fantova