Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek larunbat honetan Eibarren autobus zerbitzua aldatuko du

2014.eko azaroak 20


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean azaroaren 22an Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du Eibar – Real Madrid futbol partiduaren ospakizuna dela eta.

Larunbat honetan 12:00etatik aurrera erdigunea oinezkoek bakarrik erabili ahal izango dute, larunbatetan ohikoa izaten den bezala 15:00etan izan beharrean. Hori dela eta, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Euskotrenek Eibarren ondorengo aldaketak sartuko ditu bere autobus zerbitzuetan:

• MALLABIA – ONDARROA ETA ERMUA – AZPEITIA LINEAK (zirkulazioak Ondarroarantz eta Azpeitirantz): behin Untzagako geralekua burututa, taxi geralekuen aurrean, autobusak Bilborako noranzkoan joango dira saihesbidera sartzeko Ermuko sarreran kokatuta dagoen biribilgunetik. Ondoren, ibilbidearekin Ondarroarantz edo Azpeitirantz jarraituko dute kasu bakoitzean, biribilgunean bertan biratuz. Hori dela eta, 12:00etatik aurrera, Bidebarrietako geralekua kendu egingo da, Azitaineko geralekua kokapen berrira eramanez. Kontrako noranzkoan, Ondarroatik Mallabira eta Azpeititik Ermura doazen ibilbideetan, larunbatetako ohiko zerbitzua mantenduko da.

• EIBARKO HIRI BARRUKO ZERBITZUA (UDALBUS): UDALBUS autobusen hiri barruko zerbitzua eguerdiko 12:00etatik aurrera kendu egingo da. Hori dela eta, Amañatik Azitainera irtengo den azkeneko zerbitzuak bere ibilbidea 11:20an hasiko du. Kontrako noranzkoan, Azitainetik irtengo den azken zerbitzua 11:40an irtengo da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko