
XIII. Euskal Hiriko Kongresuak «azpiegitura berdea eta lurralde berrikuntza» izango ditu aztergai Gasteizen
- Azaroaren 24an eta 25ean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzak antolatuta
- Robert Flies Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorreko kideak azalduko du zenbateko garrantzia duten azpiegitura berdeek Europaren ikuspegitik
- José María Ezquiaga Hirigintzako irakasleak metropoli-paisaiak izango ditu hizpide
- Aitziber Urquijo Urumeako korridorearen esperientziaz jardungo da
- Miguel Angel Añíbarro, Madrileko Unibertsitate Politeknikokoa, paisaia degradatuen asimilazio-prozesuez mintzatuko da
Azaroaren 24an eta 25ean Euskal Hiria Kongresuaren hamahirugarren edizioa egingo dute EHUko Letren Fakultatean, Gasteizen, gaia «Azpiegitura berdea eta lurralde-berrikuntza» izanik. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak antolatzen ditu jardunaldi horiek. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikako sailburu Izaskun Iriartek azaldu duenez, «azpiegitura berdea bizitzaren laguntza-sistema naturala da eta funtzio desberdineko espazio berdeen sareak osatzen du, existitzen direnak zein sortu berriak direnak, herrikoak zein hirikoak. Horietan oinarritzen dira prozesu naturalak eta ekologikoak, eta ezinbestekoa da komunitate jasangarrien osasunerako eta bizi-kalitaterako».
«Garapen jasangarriko eta lurraldearen birziklapeneko testuinguru batean, lurralde- eta hiri-plangintzek, sektoreen artekoek ere bai, kontzeptu hori hartu eta ezarri behar dute hausnarketa integraleko alor zabalean, enpresarien hausnarketa ere barne hartuko duena, paisaia edo landa-munduaren biziraupena sare-sistema bat edo azpiegitura berdeen sare bat eskala espazial desberdinetan sustatzeko», esan du Iriarte sailburuak.
Euskal Hiria Kongresuan berrehun aditutik gora parte hartuko dute: lurralde-plangintzan lan egiten dutenak, arkitektoak, hirigintzako langileak, irakasleak eta planeamenduen ordezkari instituzionalak. Gainera, hitzaldi desberdinak egingo dituzten pertsona gaituak bertaratuko dira, eta ondoren, hitzaldion inguruko debateak egingo dituzte.
Hizlari arituko direnen artean daude Robert Flies Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Orokorreko kidea, Miren Onaindia EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare-biologia eta Ekologia Saileko Ekologiako irakaslea, José María Ezquiaga Madrileko Konplutentseko Arkitektura Eskolako Hirigintzako irakaslea, Paola Sangalli Paisaiaren Ingeniaritzako Espainiako elkarteburua eta Miguel Ángel Añibarro Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Arkitektura Eskolako Arkitektura-konposizioko irakaslea.
2014´ko EUSKAL HIRIA |
Vitoria-Gasteiz, AZA 24 eta 25a |
AZPIEGITURA BERDEA ETA LURRALDE BERRIKUNTZA |
|
EHU UPV letren Fakultatea Unibertsitateko Ibilbidea 5, 01006 Vitoria Gasteiz |
|
Azaroaren 24 |
9:30 – 9:45: IREKIERA |
Ana Oregi |
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua |
9:45 – 11:00: AZPIEGITURA BERDEA ETA EKOSISTEMEN ZERBITZUAK |
Koordinatzailea |
Izaskun Iriarte |
Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Europar Batasuneko azpiegitura berdea |
Robert Flies |
Ingurumenaren Zuzendaritza Orokorra. Europako Batzordea |
Egokitzen diren Paisaiak eta Ekosistemen zerbitzuak |
Amaia Barredo |
Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Natura eta Ingurumena Planagintzaren zuzendaria |
Miren Onaindia |
Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landareen Biologia eta Ekologia Sailako ekologia irakaslea eta Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedrako koordinatzailea |
11:00 – 11:30: Kafea |
11:30 – 14:00: PAISAIEN ETA AZPIEGITURA BERDEAREN LURRALDE PLANGINTZA |
Koordinatzailea |
Victoria Azpiroz |
Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Lurralde Planagintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritza |
Hiriaz haratagoko paisaiak |
José Mª Ezquiaga |
Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Arkitektura Eskolako Hirigintzako irakasle titularra |
Azpiegitura berdea, lurralde birziklapena Bizitokien kuantifikazioen inguruko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aldaketa. |
Jesús Mª Erquicia |
Eusko Jaurlaritzako Adminis-trazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Lurralde Planagintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritzako Lurralde Antolamendu eta Planeamendu Zerbitzuaren arduraduna |
Azpiegitura berdea eta mugikortasun jasangarria |
Paola Sangalli |
“Asociación Española de Ingeniería del Paisaje” erakundeko presidentea |
Hondatutako paisaien kultura-asimilazio prozesuak |
Miguel Angel Añibarro |
Madrileko Unibertsitate Konplutenseko Arkitektura Eskolako Arkitektura konposizioko irakasle titularra |
15:30 – 18:00: AZPIEGITURA BERDEA, HIRI- ETA LANDA-EREMUA |
Koordinatzailea |
Rafael Sánchez |
Eusko Jaurlaritzako Adminis-trazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Lurralde Planagintzaren eta Hirigintzaren zuzendaritza |
Azpiegitura berdea Vitoria-Gasteiz hirian |
Eduardo Rojo |
Vitoria-Gasteizko Udaleko Espazio Publiko eta Natura-ingurunearen zerbitzuburua |
Urumeako korridorea eta azpiegitura berdea |
Aitziber Urquijo |
Obra hidraulikoetako arduraduna (URA – Ur Agentzia) |
David Rebollo |
Donostiako Udalako Hirigintzako Zuzendaria |
"Eraikitako paisaiak: lurralde-antolamendua, Urdaibaiko itsasadarraren suburbanizazioa eta nortasuna" |
Ander de la Fuente |
Eraikitako ondarea ikertzeko Euskal Herriko Unibertsitatea UPV-EHUko taldeko arkitektoa |
Azpiegitura berdea eta landa-mundua |
Jaime Izquierdo |
Asturiasko Ingurumen Arloen koordinatzailea |
Azaroaren 25ean |
9:30 – 14:00: AZPIEGITURA BERDEA ETA JENDARTEA |
Koordinatzailea |
Izaskun Iriarte |
Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
AMPO MasterPlana |
Jon Agirre |
AMPO kooperatibako presidentea |
Lurraldeko eta hiriko azpiegituren integrazioa industrian |
Fernando Espiga |
TECNALIA, Emerging Bussinesses Director |
Azpiegitura berdea eta enplegua |
Jorge Arevalo |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta kultura Sailako Lanbide Heziketako sailburuordea |
Ingurune osasungarriak |
Elena Aldasoro |
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila |
11:00 – 11:30: Kafea |
11:30 – amaiera: AZPIEGITURA BERDEA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUA |
Koordinatzailea |
Almudena Ruiz de Angulo |
Eusko Jaurlaritzako Adminis-trazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Garraio Azpiegituraren Zuzendaria |
|
Elena Lete |
Eusko Jaurlaritzako Adminis-trazio eta Lurralde Plangintzaren sailako Lurralde Planagintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria |
María Uribe |
Bizkaiko Foru Aldundiako Ingurugiro zuzendari nagusia |
Josune Irabien |
Amurrioko alkatea |
Xabier Iraola |
ENBA Euskal Nekazarien Batasuna |
AMAIERA EMATEA |
Ondorioak: |
Izaskun Iriarte |
Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuordea |
Amaiera-ekitaldia |
Ana Oregi |
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua |
-
-
2015.eko azaroak 03
Comentario de Twitter:
buena iniciativa, que comparto. salud ! https://t.co/8nA1bhLeu1 -
2014.eko azaroak 20
Comentario de Twitter:
El XIII Congreso de Euskal Hiria debatirá en Vitoria-Gasteiz sobre “Infraestructura verde e innovación territorial” http://t.co/G7vB8UnY8K