Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Txingudiko errugbi eta atletismoko konplexua Txinguditik Zubietara eramateko aukera aztertzen ari dira erakundeak

2014-11-20
  • «Hala, padurak eta badiako inguru osoa handitu egingo dira eta habitaten egoera hobetuko da»

(Mapa elkarreragilea eta ortofotografía kontsultatu ezazu: : GeoEuskadi n)

Txingudiko badiako batzorde politikoa bildu da gaur goizean Irungo Plaiaundiko ekoetxean, Plaiaundi-Jaizubia padurak hobetzeko eta zabaltzeko aukerak eta Plaiaundin dauden errugbi-zelaia eta atletismoko pistak Zubietara eramateko proposamenak eta bideragarritasuna aztertzeko. Bi urteko epean horretarako pausorik ematen ez bada, beste aukera batzuk aztertuko dituzte.  

 «Anbizio handiko proiektua da eta Plaiaundiko padurak zabaltzen lagunduko du. Padurak eta badiako inguru osoa handitu egingo dira eta habitaten egoera hobetuko da. Bi urtean jarduerak hasterik ez badago, balizko beste kokaleku batzuk aztertuko ditugu, horien bila ari baikara.», esan dute batzordekideek.

 Txingudiko badiaren leheneratzerako eta konektibitaterako diagnosian oinarriturik, erakundeetako ordezkariek Plaiaundi-Jaizubia padurak hobetzeko eta zabaltzeko eta Natura 2000 Sareko Jaizkibel-Bidasoa espazioak lotzeko aukerak aztertu dituzte, baita Hendaia, Irun eta Hondarria eta Plaiaundi, Jaizubia eta Amute bizikletaz lotzeko eta errugbi-zelaia eta atletismoko pistak lekuz aldatzeko aukerak ere.

 Bileran Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta izan dira, eta, besteak beste, Mendien foru-zuzendari Roke Akizuk eta Ingurumeneko foru-zuzendari Ainhoa Iraolak hartu dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Santano; Aitor Kerejeta