
Telefonia kontratuaren behin-behineko esleipena
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, KM/2010/045 espedientearen behin-behineko esleipena sinatu zuen atzo. Espediente horren bitartez 2010-2013 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoarentzat telekomunikazioen zerbitzua kontratatu da.
Labur bilduz, behin behineko esleipena honelakoa da:
- 1. lotea: Ahots-zerbitzua
Telefónica, prezioa 19,3 M delarik (BEZa barne)
- 2. lotea: Datu-zerbitzua
Lehenengo operadorea: Euskaltel, prezioa 57,5 M delarik
Bigarren operadorea: Telefónica, prezioa de 22,7 M delarik
- 3. lotea: Internet
Lehenengo operadorea: Telefónica, 1.088.478 euroren truke.
Bigarren operadorea: Euskaltel, 693.804 euroren truke.
Hirugarren operadorea: Sarenet, 409.081 euroren truke.
Kontratuaren bitartez honako sektore eta erakunde instituzional hauei zerbitzua eskainiko zaie: Administrazio Orokorra, Osasungintzakoa, Hezkuntzakoa, Judiziala, EHU, EJIE, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, EEE, SPRI. Alabaina, kontratua maila desberdinetan aplikatzen da eta, hortaz, guztiei ez zaizkie lote guztiak aplikatzen ezta modu berean ere, izan ere, horien beharkizunak kontuan hartu dira.
Euskal Administrazioaren sektore desberdinek nahiz kontratuari atxiki zaizkion beste erakunde publiko batzuek ere, behar zuten zerbitzu teknikoa lortu dute ahalik eta diru-eskaintza onena dutela. Halaber, kostuetan aurrezki handia lortu dute, loteen arabera honenbestekoa izan dena:
- 1. lotea: %45
- 2. lotea: %6,7
- 3. lotea: %69,1
Kontratua hiru lotetan banatu da, hau da, ahots-zerbitzua, datu-zerbitzua eta Internet, betiere, merkatuan zerbitzu bakoitzaren maila kontuan hartuta, ahalik eta prezio hoberenean teknika onena lortze aldera.
Behin-behineko esleipenean kontuan hartu dira irizpide teknikoak, ekonomikoak, sarearen hazkundea eta doikuntzak, hau da, kontsumoan eta prezioan izan daitezkeen gorakadak.
Irizpideen balorazio guztia honako koadro honetan laburbildu daiteke:
IRIZPIDEAK |
1. LOTEA |
2. LOTEA |
3. LOTEA |
TEKNIKOAK |
49 |
48 |
49 |
EKONOMIKOAK |
35 |
35 |
35 |
SAREAREN HAZKUNDEA |
8 |
8 |
10 |
DOIKUNTZA |
8 |
9 |
6 |
Behin-behineko esleipenari buruzko agindu hau kontratatzailearen profilean eta aldizkari ofizialean argitaratuko da eta, haren aurka, errekurtsoa jarri ahalko da 10 egun balioduneko epean argitaratzen den egunetik aurrera.