Berriak
Eu

Kontsumobidek ia milioi bat euro bideratuko ditu 2015ean kontsumitzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta defendatzeko tokiko erakundeei diru-laguntzak ematera

2014.eko azaroak 20

Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutuak 958.570 euro bideratuko ditu 2015ean kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzen eta defendatzen dituzten tokiko erakundeei eta haiek sustaturiko entitateei diru-laguntzak ematera.

Laguntzetarako agindua, gaur argitaratu baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bat dator Kontsumobideren helburuetako batekin: Kontsumoko udal bulegoei (KIUB) laguntza ekonomikoa emateko bideak mantentzea, kontsumo-politikak sendotzeko asmoz, eta ildo beretik bideratu nahian kontsumitzaileak defendatzen eta babesten diharduten erakundeen lana.

2015eko ekitaldirako deialdiak berekin dakar hiru gastu mota diruz laguntzea: informazio- eta trebakuntza-ekintzen funtzionamendua eta gauzatzea, ikuskaritza-jarduerak, eta instalazioak eta ekipamenduak.

Zehazkiago, diru-laguntza guzti horretatik, 859.171 euro kontsumitzaileen eta erabiltzaileen informazio- eta prestakuntza-jardueren funtzionamendutik eratorritako gastuak ordaintzeko izango dira, baita kontsumitzaileei informazioa emateko helburua duten udal-bulegoetara bidaltzekoak diren zentro eta zerbitzuen argitalpenen edizio- eta zabalkuntza-gastuak ordaintzeko ere. 80.000 euro ikuskaritza-jardueretarako izango dira, eta 19.399 euro udal-bulegoetara zuzenduriko zentroak eta zerbitzuak instalatzeko, zaharberritzeko, zabaltzeko, ekipatzeko edo lekuz aldatzeko.Toki-erakundeek eskariak aurkezteko epea bihar, azaroak 21, hasiko da, eta 2015eko otsailaren 15ean amaituko da.

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 20a.

Lotura:

KIUBentzako diru-laguntzen programa. 2015 urterako deialdia

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko