Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2014ko Euskadi Literatura sariak banatu ditu

2014.eko azaroak 20

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte banatu ditu 2014ko Euskadi Literatura sariak. Harekin izan da Bilboko Kafe Antzokian Jose Angel Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea. 

Zazpina lagun eta lan saritu dituzte, hainbat kategoriatan:

Euskarazko literatura: Bernardo Atxaga, Nevadeko egunak lanagatik (Pamiela)

Nevadeko egunak lana idazleak Estatu Batuetako Nevada estatuan egindako egonaldiaren kronika da, eta epaimahaiaren iritziz, iragana eta oraina eta errealitatea eta fikzioa lotzen ditu. Narrazioko hainbat estilo nahasten ditu eta hainbat modutan azaltzen dizkio gaiak irakurleari.

Gaztelaniazko literatura: Idoia Estornés, Cómo pudo pasarnos esto lanagatik (Erein)

Epaimahaiaren iritziz, XX. mendearen azken erdiaren kronika da: «liburu garrantzitsua, zuzena eta aurreiritzirik gabea, zintzoa». 

Euskarara egindako itzulpen literarioa: Iñigo Roque, Antonio Lobo Antunesen Gauzen ordena lanagatik (Alberdania-Erein-Igela)

Gauzen ordena itzulpen-lanak behar bildu euskaraz du jatorrizko lanaren prosa « bihurria». Epaimahaiaren hitzen arabera, «prosa eredugarria du».

Lan literarioaren ilustrazioa: Maite Gurrutxaga Habiak lanagatik (Txalaparta)

«Marrazkiek istorioa sortzen dute», esan dute epaimahaikideek Habiak lanaren gainean. Akuarelaren eta arkatzaren bidez, eta udazkeneko tonuak erabiliz, istorioaren ildoa bideratu da.

Haur eta gazte literatura: Harkaitz Cano Orkestra lurtarra lanagatik (Elkar)

Epaimahaiaren arabera, Orketra lurtarra irudimen handiko ipuina da. Pertsonaia bitxiak ditu, orkestra berezian beren lekua aurkitzen dutenak, izaera ezberdinak izan arren. Bestalde, epaimahaiak irakurleen jakinmina pizteko erabili dituen baliabideak ere nabarmendu ditu.  

Euskarazko saiakera: Joseba Gabilondo New York – Martutene lanagatik (UPV/EHU) 

New York – Martutene Ramon Saizarbitoriaren prosari buruzko azterlan ausartza eta berritzailea da. Euskal Herrian duen lekua ez ezik, mundu globalizatuan duena ere aztertzen du.

Gaztelaniazko saiakera: Jon Juaristi Espaciosa y triste, Ensayos sobre España lanagatik (Espasa)

Espaciosa y triste, Ensayos sobre España lanak hogeita bost urtean idatzitako saiakera sorta biltzen ditu. Epaimahaikideek maila handiko estilo literarioa, zorroztasun akademikoa eta identitate politikoa sorrarazten duten diskurtsoei buruzko hausnarketa sakona biltzen dituela nabarmendu dute. 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)