Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik, Errioxak eta Nafarroak ardogintzaren sektorea defendatzeko konpromisoari eusten diote

2014.eko azaroak 19

Oroz sailburuordeak azpimarratu duenez, “Errioxako jatorri deituraren esparruan azpieskualdeak gehiago bereiztea da topakea hauetan defendatzen dugun gai nagusietakoa”.

Hiru lurraldeetako nekazaritza sailek ahaleginak batu eta Euskadi Errioxa eta Nafarroako ardogintzaren sektorearen interesak defendatzeko asmoa dute.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuorde Bittor Oroz Iñigo Nagore eta Javier Esparza Errioxako eta Nafarroako Nekazaritzako kontseilariekin elkartu da gaur, hiru erkidego autonomoen esparruan ardogintzaren sektorea babesteko ekintza bateratuak lantzen jarraitzeko.

Bilera Hondarribian egin da, eta joan den martxoan Logroñon egin zen topaketaren jarraipena da: “adosteko eta koordinatzeko puntuak bilatzeko beste urrats bat da, Jatorri Deitura partekatzen duten gure mahastizainei dagozkien gaiak hobetzeko helburuarekin”, nabarmendu du Orozek.

Aldi berean, Oroz sailburuordeak azpimarratu duenez, “Euskadi bilera hauetan defendatzen ari den gai zerrendako puntuetako beste bat Errioxako jatorri izendapeneko azpieskualdeak gehiago bereiztea da”, Arabako Errioxari aipamena eginez.

Nagore kontseilariak adierazi duenez, berriz, “topaketa hauek nahitaezkoak dira, hiru erkidegoen erantzukizuna delako ahal den guztia egitea mahastizaintzaren sektorearen alde eta kalitatezko ardogintza baten garapena bultzatzera zuzendutako politikak adosteko”.

Javier Esparza nafar kontseilariak “enplegua sortzen duen sektore baten pisu ekonomikoa” nabarmendu du eta, halaber, “ardoaren protagonistak” defendatu ditu, “lurraldea eta gure landaguneak mantentzen laguntzen baitute”.

Gai zerrendaren baitan hainbat gai landu dira, hala nola Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren (AICA) eginkizunari lotutakoak, Elikadura Katearen funtzionamendurako neurrien legearen esparruan; Administrazio Autonomikoen eginkizuna Kontseilu Arautzailearen barruan eta ardoaren Lanbideartekoarekiko harremanak; Kontseiluaren sustapen politika, eta administrazioek ekarpen ekonomikoak egiteko irizpideak; eta Euskadi; Errioxa eta Nafarroaren arteko mahastizaintza eta ardogintzaren sektorean ikerketak egiteko lankidetza.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, La Rioja y Navarra mantienen su compromiso en defensa del sector vitivinícola. http://t.co/Gu0ezgKDND

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)