Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Naturzaintzak” Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu zuen Gasteizko Mendi Altuen naturagunea izapidetzen jarraitzeko

2014.eko azaroak 19

Naturzaintza - Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordeak ontzat eman du Eusko Jaurlaritzaren proposamena Gasteizko Mendien eremua naturagune babestu izendatzeko. 

 Aholku Batzordeko kide gehienak agertu dira Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren alde, bik besterik ez dute aurka bozkatu. Horrenbestez, Gasteizko Mendi Altuak –5.065 hektarea, babesteko kanpoko eremua barne- kontserbazio bereziko eremu izendatzeko izapideekin jarraituko dute.

 «Izapide horiekin –azaldu du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendariak- izendatzeko dauden 29 kontserbazio bereziko eremuetako 10en gestioek aurrera egingo dute».

Naturzaintza natura babesteari dagokionez, aholkularitzarako eta lankidetzarako erakunde kolegiatua da. Naturtzaintzaren egitekoa babestutako naturagunetako estrategiari eta kudeaketari buruz nahiz gune berriak naturagune babestu aitortzeko proiektuei buruz informatzea da. Horrez gain, babestutako naturaguneak hobeto babesteko eta kudeatzeko balio duten jarduketak proposatzen ditu.

 Gaur arratsaldeko saioan, ingurune hidrikoan (ibaietan, estuarioetan eta hezeguneetan) Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 Sareko KBEn eta BBEn aplikatu beharreko kontserbazio-arauak; Arabako ibaietan erkidegoko garrantzia duten bost leku (Baias, Ayuda/Ihuda, Ebro, Omecillo-Tumecillo eta Zadorra) KEB gisa izendatzea. Salburuako gunea ere KBE eta BBE (hegaztientzako babes bereziko eremu) gisa izendatzea eta Ordunteko, Entziako eta Urkabustaizko Irla Hariztiak KBE gisa izendatzea ere aztertu dute.

 Naturzaintzako kontseilua hauek guztiek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, izan ere, Kontseiluaren burua da (nahiz eta administrazio honek gehiengorik ez izan), naturagune babestuek eragiten dieten Udaletako Lurralde Historiko bakoitzeko ordezkari banak; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Antolamendu Politika Saileko ordezkari batek; Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari batek, Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari batek, natura aztertzeko eta kontserbatzeko elkarteetako ordezkari batek, ingurumenean prestigioa duten hiru pertsonek, nekazaritzako sindikatuetako ordezkari batek eta basozainen elkarteetako ordezkari batek.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko azaroak 20

    Hola:

    ¿Dónde se puede consultar que personas forman parte de Naturzaintza? Especialmente quienes son el representante de las asociaciones de conservación el estudio de la naturaleza, tres personas de conocido prestigio medioambiental, un representante de los sindicatos agrarios y un representante de las asociaciones de forestalista.

    ¿Dónde se pueden consultar las actas de las reuniones de este Consejo?

    ¿qué es lo que ha votado en la reunión de hoy cada integrante del Consejo al respeto de la tramitación del área de Montes de Vitoria como Espacio Natural protegido?

    Gracias

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)