Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Getxok Euskadiko sinadura elektronikoari eta konfiantzako eta elkarreragingarritasuneko zerbitzuei buruzko Ziur2014 jardunaldia hartuko du.

2014.eko azaroak 19

Izenpek, euskal administrazioen konfiantzako zerbitzuen eskaintzaileak, Euskadiko erakunde gehienak biltzen ditu segurtasuneko eta konfiantzako bere zerbitzuekin.

 

Getxok Euskadiko sinadura elektronikoari eta konfiantzako eta elkarreragingarritasuneko zerbitzuei buruzko Ziur2014 jardunaldia hartuko du.

 

  • Gainera, lanaldi bat eskainiko da estatuko ziurtapen-zerbitzuen eskaintzaileen artean Europako eIDAS erregelamendu berria analizatzeko.
  • Jardunaldi horiek ESEBLT (EuskadinSinadura Elektronikoaren Bilakabidea Lortzeko Taldea) izenekoaren bilerak osatzen dituzte, modu erregularrean eginik, elkarlaneko eta dibulgaziozko lan hori sustatu nahi izan dutenak.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 19a

 

 

Uda honetan barne-merkatuan transakzio elektronikoak egiteko identifikazio elektronikoari eta konfiantzako zerbitzuei buruzko Europako erregelamendu berria, eIDAS, onartu denez, konfiantzako zerbitzuen eskaintzaileek aldaketa ugariri, akreditazioei, ikuskapen berriei eta abarri egin behar diete aurre, gure produktuek eta zerbitzuek behar den segurtasun- eta konfiantza-maila lor dezaten.

 

Horrela, Izenpek, Biscaytik-en eskutik, azalpen-, lankidetza- eta eguneratze-foro bati heldu nahi dio berriz euskal entitateen artean, Euskadin e-administrazioaren garapena eta bilakaera bultzatzeko, euskal eragile publiko eta pribatuekin ekimenak eta esperientziak konpartituta.

 

 

Lan-programa

 

Asteazkenean, Ziur jardunaldiaren atari gisa, estatuko ziurtapen-zerbitzuen eskaintzaile garrantzitsuenak bildu zituen lan-saio bat egin zen. TÜV, ikuskapen teknikoaren eta ziurtapenaren lider independentea, laguntzaile izan zen, eta erregelamendu berriaren ondorioz aplikatu behar diren aginduez arduratutako ministerioko kideek parte hartu zuten forma berria eta erabiltzaileen eguneroko jardueran duen inplikazioa analizatzeko.

 

Gaur, Ziur jardunaldian, informatikan eta hiritarrentzako zerbitzu telematikoetan adituak diren gure administrazioetako pertsona ugari bilduko dira, lankidetzako eta profil guztietako erabiltzaileentzat zerbitzuak hobetzeko proiektuak konpartitzeko eta sortzeko.

 

Identifikazio segurua eta sinadura egiteko formula berriak aurkeztuko dira, gailu mugikorretatik eta hodeian autentifikazio- eta sinadura-tresnetatik egindakoak, sinadura elektronikoko ziurtagirien erabilera zabaltzen eta sinplifikatzen dutenak; izan ere, gero eta gehiago eskatzen dira enpresa eta herritarren eta gure administrazioen arteko harreman telematikoetarako.

 

 

Gainera, aurrezte eta sinplifikazio administratiboan eragin handia duen proiektu bat azpimarratuko da, hots, elkarreragingarritasuna. Euskal administrazioentzat elkarreragingarritasun-nodoa sortzeak karga administratibo txikiagoa, tramiteak ebaztean bizkortasun handiagoa eta herritarraren joan-etorrietan eta aurkeztu beharreko dokumentazioan aurreztea ekarriko ditu, erakunde arteko lankidetza indartsuari esker.

 

Izenpe

Izenpe euskal administrazioen nortasun- eta konfiantza-zerbitzuen eskaintzailea da, eta nazioarteko foroetan egiten du lan, administrazioekin batera identifikazioari eta sinadura elektronikoari lotuta euskal herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen berme handienak eta kalitatea eskaintzeko eta bermatzeko. Ikuskapen zorrotzak gainditzen ditu urtero bere ziurtagiriak jaulkitzeko eta konfiantzako zerbitzuak eskaintzeko.

 

Horrela, Izenpe mundu-mailan CAB Forum foroan onartutako ziurtapen-agintaritza bakarra da, eta bakarra da berarekin konfiantza duten administrazioei EV Egoitza Elektronikoko Ziurtagiria eskaintzen, hots, legeak eskatutako identifikazio, osotasun eta egiazkotasuneko legezkotasuna eta EV ziurtagiri batek azken erabiltzaileari eskainitako abantailak eta onurak betetzen dituen ziurtagiria.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Arrieta Giori