Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan

2014.eko azaroak 19

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo Ekoizpen aurreratuko sektore berrietako giza kapitalari buruzko nazioarteko sinposioan parte hartzera gonbidatu dute Washington DCn.

Topaketan, LHko sailburuordeaz gain, Europako Batzordeko Enpleguko eta Gizarte Gaietako zuzendari nagusia, Estatu Batuetako Enplegu Departamentuko Enpleguko eta Lanbide Heziketako idazkaria, Alcoa Fundazioaren presidenteordea eta Toyotako Giza Baliabideen zuzendari nagusia izan dira.

Eman duen lehen hitzaldian, Jorge Arevalo EAEko Lanbide Heziketaren eraldaketaz aritu da. Inguru konplexuago eta lehiakorrago batean gauzatzen ari den ekoizpen-modeloari erantzutea helburu duela azaldu du. Behar diren gaitasun berriak, batez ere eremu industrial batean, eta giza kapitala espezializatzeko beharra izan dira hitzaldiaren oinarriak. Arevalok adierazi du EAEko Lanbide Heziketak profil berriak sortzen dituela, kualifikazio eta espezializazio profesional handiagoak dituztenak. «Ekoizpen-ereduen eta teknologiaren aldaketa azkarrei erantzun nahi diegu. Neurri hauekin enpresen lehiakortasun-beharretara egokituko gara, egungoetara eta batez ere etorkizunekoetara, eta LH egiten duten pertsonen enplegagarritasuna hobetuko dugu», esan du.

Hitzaldiaren ondoren, Arevalok lan-saio batean hartu du parte Estatu Batuetako fabrikazio zentroetako arduradun nagusiekin. Ekitaldi horretan, sinposioaren lehen zatian landutako gaiak sakondu dituzte, eta industria-fabrikazio aurreratuan aurreikusitako enplegagarritasun berrirako espezializazioa eta prestakuntza nabarmendu dituzte.

Estatu Batuetako ordezkarien eta Lanbide Heziketako sailburuordearen ustez, topaketa baliagarria izan da teknologiaren, antolaketaren, gaitasunen, diseinuaren eta ekoizpen-prozesuen hobekuntzaren arloetan lankidetza-ildoak sortzeko.

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jlnazabal
    2014.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan http://t.co/VIDeNa6P89 @TolosaldeaLH

  • @Shareng1
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: La FP vasca presenta su modelo en los EEUU http://t.co/N0z5SqyRf2 #Educacion #Internacionalizacion #Euskadi

  • @Innobasque
    2014.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca presenta su modelo en los EEUU http://t.co/N0z5SqyRf2 #Educacion #Internacionalizacion #Euskadi

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan, http://t.co/UdP0B4U0Mj @Irekia bidez.

  • @BIGEfederazioa
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan, http://t.co/9Ai3U5LkBy @irekia bidez.

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: La FP vasca presenta su modelo en los EEUU, http://t.co/7L1Dzxo2Ki vía @irekia.

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Poziktibity: Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan, http://t.co/9Ai3U5LkBy @irekia bidez.

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko Lanbide Heziketaren eredua aurkeztu dute Estatu Batuetan, http://t.co/9Ai3U5LkBy @irekia bidez.

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca presenta su modelo en los EEUU, http://t.co/7L1Dzxo2Ki vía @irekia.

  • @LuisSaratxaga
    2014.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca presenta su modelo en los EEUU http://t.co/UWv4QUFHeJ

  • @jonandertorres
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    La FP vasca presenta su modelo en los EEUU http://t.co/IBnkA3W5ID

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)