Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Naturzaintza” kontseiluak Gasteizko mendien aldeko natura-baliabideen antolamendurako planaren izapidetzea eta Gasteizko goi-mendiak kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatzea aztertuko ditu bihar

2014.eko azaroak 19
  • Gasteizko Mendiak Parke Natural aitortzearen aldeko plataforma hartuko du lehenik Oregi sailburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak / Naturzaintzak Gasteizko mendien aldeko natura-baliabideen antolamendurako planaren izapidetzea eta Gasteizko goi-mendiak kontserbazio bereziko eremu (KBE) gisa izendatzea aztertuko du bihar arratsaldean. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik sortu berri den «Gasteizko Mendiak Parke Natural aitortzearen aldeko plataforma» hartuko du asteazken arratsaldeko lehenengo orduan.

 Naturzaintza natura babesteari dagokionez, aholkularitzarako eta lankidetzarako erakunde kolegiatua da. Naturtzaintzaren egitekoa babestutako naturagunetako estrategiari eta kudeaketari buruz nahiz gune berriak naturagune babestu aitortzeko proiektuei buruz informatzea da. Horrez gain, babestutako naturaguneak hobeto babesteko eta kudeatzeko balio duten jarduketak proposatzen ditu.

 Naturzaintzaren hitzordu horretako gaiak hauek dira: ingurune hidrikoan (ibaietan, estuarioetan eta hezeguneetan) Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 Sareko KBEn eta BBEn aplikatu beharreko kontserbazio-arauak; Arabako ibaietan erkidegoko garrantzia duten bost leku (Baias, Ayuda/Ihuda, Ebro, Omecillo-Tumecillo eta Zadorra) KEB gisa izendatzea.

 Salburuako gunea ere KBE eta BBE (hegaztientzako babes bereziko eremu) gisa izendatzea eta Ordunteko, Entziako eta Urkbustaizko Irla Hariztiak KBE gisa izendatzea ere aztertuko da.

Naturzaintzako kontseilua hauek guztiek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, izan ere, Kontseiluaren burua da (nahiz eta administrazio honek gehiengorik ez izan), naturagune babestuek eragiten dieten Udaletako Lurralde Historiko bakoitzeko ordezkari banak; Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Antolamendu Politika Saileko ordezkari batek; Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari batek, Foru Aldundi bakoitzeko ordezkari batek, natura aztertzeko eta kontserbatzeko elkarteetako ordezkari batek, ingurumenean prestigioa duten hiru pertsonek, nekazaritzako sindikatuetako ordezkari batek eta basozainen elkarteetako ordezkari batek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)