Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Akitaniako presidentearekin batzartu da Euskal Herriko Unibertsitate eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko hitzarmena dela eta

2014.eko azaroak 19

Iñigo Urkullu lehendakariak Akitaniako presidente den Alain Rousset-ekin izan du batzarra gaur goizean Bordelen  Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak sinatuko duten hitzarmenagatik. Izan duten bileran Akitania/Euskadi Euroeskualdearen hurrengo bost urteetarako plan estrategikoa aztertu dute. Plan hau abenduaren 19an aurkeztuko dute eta mugaren bi aldeetako aldiriko garraioen konexioa hobetuko dutela adostu dute Hendaiako geldokian egingo diren lanen bitartez. 

Akitania-Euskadi Euroeskualdeko bi presidenteen arteko bilera  Akitaniako Eskualde Kontseiluak Bordelen duen egoitzan. Egun, lehendakaria da Euroeskualdearen buru apirilaren 28an lekuakoa hartu zuenetik. Batzarrean Eusko Jaurlaritzako beste zenbait ordezkari izan dira, besteak beste, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Anton. Akitaniaren eskutik, Mugaz bestaldeko Lankidetza eta Europako Gaietarako presidenteordea den François Maitia; Azpiegitura eta Garraio presidenteorde den Bernard Uthurry; eta Akitaniako Garraio Batzordearen Eskualde sailburu Mathieu Bergé izan dira. 

Jorratuko diren gaien artean, hurrengo bost urteetarako Akitania Euskadi Euroeskualdeko Plan Estrategikoa dago, datorren asteetan onartuko dena; Frantziako Errepublikako Gobernuak iragarritako eskualde erreforma; garraioari lotutako gaiak, abiadura handiko trena eta aldirikoa esaterako, besteak beste. 

Alde biko bileraren ondoren, Bordeleko unibertsitatearen eta UPV/EHUren arteko hitzarmenaren sinaduraren buru izango dira Urkullu lehendakaria eta Rousset presidentea Bordeleko unibertsitatean. Bi unibertsitateen hitzarmen hori Nazioarteko Bikaintasunezko Euroeskualdeko Campusaren proiektua garatzeko izango da. Hitzarmen hau bi unibertsitateetako errektoreek sinatuko dute, Manuel Tuñón de Larak eta Iñaki Goirizelaiak, hurrenez hurren. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte ekitaldi horretara joango da.

Hitzarmen honen helburuak hauek dira: ikasleentzako eskaintza akademikoa zabaltzea bi unibertsitateen arteko mugikortasuna sustatuta; Europan erreferente izango den ikerketagune bat sortzea; Akitania/Euskadiko sare sozioekonomikoaren balio-sorkuntza sustatzea, berrikuntza-estrategiak eta ezagutza-transferentzia eta erakundeen arteko konexioa partekatuta; bi unibertsitateen arteko nazioarteko proiekzioa handitzea; Akitania/Euskadiko Euroeskualdearen Campusaren nazioarteko ikusgaitasuna eta posizionamendua batera sustatzea eta bi eskualdeen arteko kulturaren eta hizkuntzaren harremana bultzatzea. 

Bileran landutako gaiak hauek izan dira: abenduaren 19an aurkeztuko den Akitania/Euskadi Euroeskualdearen hurrengo bost urteetarako plan estrategikoa; Frantziako Errepublikak jakinarazitako Frantziako lurralde-erreforma, garraioari, abiadura handiko trenaren konexioari eta Transfermuga proiektuari bruuz, mugaren bi aldeetako aldiriko garraioen konexioa, alegia (Topos-TER). Lehendakariak azaldu du Hendaiako geltokian hobekuntza lanak egitea adostu dutela. 

Bi aldeko bileraren ondoren, EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzean, Urkullu lehendakariak esan du Euskadi eta Akitaniak mugarik gabeko Europa batua sortzea nahi dutela, baita Europako Ardatz Atlantikoari bultzada berri bat eman ere. Lehendakariak gehitu du lotura eta harremanak dituzten herritarrekin, enpresekin eta elkarrekin ekimenak gauzatzen dituzten unibertsitateekin lankidetzan aritzeko espazioa dela. «Behetik gora eraikitako Europa, elkarlanean oinarritutakoa, posible da», adierazi du eta, aldi berean, Euskadiko eta Akitaniako gobernuek nazioartera irekitzea sustatzeak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuta, euroeskualdearen erronka orokorrei aurre egitearen alde agertu da.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @josebapdh
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONVENIO] El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania la firma de un Convenio entre universidades ➡ http://t.co/wz

  • @LaTransfront
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania con motivo de la firma de un Convenio entre la Universida... http://t.co/HnT0zXxBmR

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [CONVENIO] El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania la firma de un Convenio entre universidades ➡ http://t.co/L

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania con... http://t.co/U2Bs9nwEw7

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONVENIO] El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania la firma de un Convenio entre universidades ➡ http://t.co/wz

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    [CONVENIO] El lehendakari se reúne con el presidente de Aquitania la firma de un Convenio entre universidades ➡ http://t.co/LbW5KYYSBU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alain Rousset, Akitaniako presidentea