Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, zeinaren bidez aditzera ematen baita Jaurlaritzak duen irizpidea, Euskal Talde Popularra legebiltzarkide-taldeak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzeko aurkeztutako lege-proposamenaren inguruan. (2014-11-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 18

LABURPENA

JAURLARITZAK DIRU LAGUNTZA ZUZENAK EHAA-N ARGITARATZEAREN ALDEKO IRITZIA EMAN DU

Jaurlaritzak gardentasunaren printzipioarekiko konpromisoaren betetze-maila areagotzera bideratutako neurri guztien alde egingo du.

Hala ere, ohartarazi du ekimen horren helburu bera duela, nahiz eta urrunago heldu, Jaurlaritzak dagoeneko Legebiltzarrari igorritako Euskal Herri Administrazioaren Lege-proiektuak.

Gobernu Kontseiluak aldeko irizpena eman du Euskal Talde Popularrak "1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena aldatzeari buruz" egindako Lege-proposamenaren aurrean. Proposamen horren bidez aipatutako dekretuaren 49.7 artikulua aldatu nahi da, Jaurlaritzak onartutako diru-laguntza zuzenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen.

Jaurlaritza gardentasunaren printzipioarekin konprometituta dago; hortaz, helburu horretarantz aurrera egiteko baliagarriak diren neurri guztiak babestuko ditu. Hala ere, ohartarazi du proposamen horren helburu bera duela, nahiz eta urrunago heldu, Jaurlaritzak pasa den irailean Legebiltzarrari igorritako Euskal Herri Administrazioaren Lege-proiektuak.

EUSKAL HERRI ADMINISTRAZIOAREN LEGE PROIEKTUA

Edozein pertsona fisikori, juridikori, alderdi politikori, sindikaturi, elkarteri, fundaziori, etab., emandako diru-laguntza eta laguntza publiko guztiak eta bakoitzaren zenbatekoa argitaratzeko betebeharra barne hartzen zuen jada Jaurlaritzak pasa den irailaren 16an onartutako Euskal Herri Administrazioaren Lege-proiektuak.

Informazio hori guztia online kontsultagarri egon beharko da eta Jaurlaritza arduratuko da informazioa tratatzeko, berrantolatzeko eta berrerabiltzeko moduan emateaz, hau da, formatu digitalean, estandarrean eta irekian, kontuak benetan emateko, leku bakarrean, Gobernu Irekiaren Plataforman.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau