Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Dekretua, kargu publikoen katalogoa ezartzen duena. (2014-11-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 18

LABURPENA

JAURLARITZAK EUSKADIKO KARGU PUBLIKOEN KATALOGOA ONARTU DU

Era horretan, betetzat jo daiteke Legebiltzarrak emandako agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren, Arartekoaren eta Euskal Kontu Publikoen Auzitegiaren kargudun publikoen zerrenda beti egunean edukitzea.

Katalogoa edonorentzat eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean www.euskadi.net

Kargudun publikoen Portaera-kodea eta Interes-gatazkak arautzeko ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 4. artikulua betearazten duen dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak.

Artikulu horri jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren, Arartekoaren eta Euskal Kontu Publikoen Auzitegiaren kargudun publikoen katalogoa onartzera behartuta zegoen Jaurlaritza, lege berriak eragindako pertsonen zerrenda argitu eta zehaztearren.

Katalogoa, izaera osagarrikoa, edonorentzat eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean www.euskadi.net

Gaur onartutako dekretuaren arabera, beti egunean egongo da katalogoa, kargudun publikoetan egon daitezkeen aldaketak jaso ditzan; esaterako, sailen organo-egitura aldatu delako, aldi baterako langileen lanpostu-zerrendak berritu direlako, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak edo gainerako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakunde instrumentalak sortu, aldatu edo desagertu direlako, etab.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau