Berriak Lehendakaritza
Eu

Ebazpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek euskal autonomia erkidegoko esparru guztietan parte hartzeko 2015. ekitaldian emango diren diru-laguntzak arautzeko dena. (2014-11-18(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko azaroak 18

LABURPENA

EMAKUNDEK EMAKUME ELKARTE ETA FEDERAZIOENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK DEITUKO DITU URTEA BUKATU BAINO LEHEN

Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak 375.000 euroko diru-laguntzak banatuko ditu 2015. urtean irabazi-asmorik gabeko emakumeen elkarte eta xede eta jardute-eremu bakarra emakumeak sustatzea duten fundazioen artean. Proiektuak edo jarduerak 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta honako hauek egiteko izango dira:

a) Aniztasun ikuspuntutik, emakumeen eskubideak, emakume-mugimenduaren historia eta pentsamendu feminista zabaltzeko programak, eta emakumeen erreferentziak eta genealogiak sortzekoak.

b) Emakumeen elkarte-mugimendua dinamizatu, motibatu eta bultzatzeko jarduera-programak, hain zuzen ere, emakumeak ahalduntzen laguntzen dutenak eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lan egiten duten emakume-elkarteen sareak sortu, sustatu eta indartzen dituztenak, bereziki aniztasuna lantzen duten programak.

c) Jardueren bidez, emakume guztiek politika, ekonomia, gizarte eta kulturaren arloetan parte hartzea sustatuko duten programak, emakumeen elkarteak bultzatzekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen arteko mugimenduak koordinatzekoak.

d) Gizartea emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz sentsibilizatzeko eta horri buruzko informazioa emateko programak, eta informazio-baliabideetan eta komunikabideetan emakumeen eta gizonen irudi berdinzalea, askotarikoa eta estereotiporik gabea sustatzen duten ekimenak.

e) Etxeko lanetan eta arduretan eta zaintza-lanetan gizonen erantzukidetasuna sustatzen duten programak, norberarentzat, aisialdirako, familiarako eta lanerako dugun denbora arrazionaltasun eta berdintasun handiagoz banatzea helburu dutenak.

f) Berdintasunaren arloko prestakuntza-programak, hainbat arlotakoak: hezkuntza, kultura, kirola, prestakuntza-enplegua, osasuna, gizarte-partaidetza, aniztasuna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau