Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi Bartzelonan bilerak, pizgarriak, ekitaldiak eta negozio-bidaietako munduko turismo azokarik nagusienean

2014.eko azaroak 18
  • Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza, eta Basquetour-eko zuzendaria, Arantza Madariaga izango dira 3 hiriburuek eta Arabar Errioxako ordezkariek osotutako euskal ordezkaritzaren buru.
  • Euskadin euskal establezimenduetan lo egindako bisitarien %40 inguru arrazoi profesionalakaitik dela uste da: kongresuak, bilerak, pizgarriak eta negozio-bidaiakaitik.

Eusko Jaurlaritzak, beste behin, Bartzelonako EIBTM (The Global Meetings and Events Expo) azokan, azaroaren 18tik 20ra, parte hartuko du, bilerak, pizgarriak, hitzaldiak, ekitaldiak eta negozio-bidaietako nazioarteko azokarik nagusiena, munduko garrantzitsuena arlo honetan.

Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Itziar Epalza, eta Basquetour-eko zuzendaria, Arantza Madariaga dira euskal ordezkaritzaren buru. Eusko Jaurlaritzarekin batera, 3 hiriburuetako Convention Bureaux-ak, Arabar Errioxako ordezkariak eta 34 euskal enpresa ere izango dira.

Aurtengo edizioan EIBTM-k sektoreko 15.000 profesional baino gehiago bilduko ditu eta azokako hiru egunetan Euskadiren ordezkaritza zabal honek hirietako eta Arabar Errioxako eskaintza erakusteaz gain, ajendak zehazteko, harreman komertzialak indartzeko eta euren negozioak bultzatzeko aukera izango dute egunotan ospatuko diren lan-topaketetan.

Euskadin euskal establezimenduetan lo egindako bisitarien %40 inguru arrazoi profesionalakaitik dela uste da: kongresuak, bilerak, pizgarriak eta negozio-bidaiakaitik.

Euskadiko Behatoki Turistikoak egindako lehenengo “Ibiltur MICE 2012”, Euskadin antolatutako kongresu eta konbentzioetara datozen turisten portaera ikertzen duen azterlanaren arabera:

  •             Bisitari hauek, batez beste ia hiru egun igarotzen dituzte Euskadin.
  •             Turista horien egonaldiak utzi duen eragin ekonomikoa 44 milioi eurokoa zen.
  •             Inkestatuen %92k bikaintasuneko satisfazio-indizeekin baloratu zuten euskal hiriburuetan egindako egonaldia.
  •             Gehiengo handi batek (%68k) aisialdi ekintza gehigarriak egin zituen edo egiteko asmoa zuten kongresura etortzen direnean. Jarduera arrakastatsuenak city break edo hiriko jarduerak eta enogastronomiarekin lotutakoak dira.
  •             Gehienek (%59,2) ziurtasun osoz esan zuten Euskadira itzuliko zirela aisialdi arrazoiengatik eta %28,2k esan zuen ziur asko itzuliko zirela.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mirenepalacios
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Euskadi participa en Barcelona en la feria de turismo más importante del mundo de reuniones, incentivos, eventos... http://t.co/6bAPPYj8YI

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)