Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Zerbitzu bereziak eta Bilboko tranbian mozketa partziala, Athletic Club– RCD Espanyol partidua dela eta

2014.eko azaroak 18

Datorren ostiralean, azaroaren 21ean, Euskotrenek Athletic Club – RCD Espanyol partidua dela eta Bilboko tranbian zerbitzu bereziak eta mozketa partziala burutuko ditu.

Euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behineko ohiko zirkulazioaz gain, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dizkie 19:41ean, 20:11n eta 20:21ean Pio Barojatik Ospitalerantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 22:45ean eta 22:52an ohiko zerbitzua indartzeko.

Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Halere, San Mames inguruan aurreikusita dagoen jendetza dela eta, La Casilla eta Euskalduna geralekuen arteko zerbitzua moztu egingo da 22:25etik 22:50era.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau