Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Euskadi da gizarte-politikan eta pobreziaren kontrako lanean jardunbiderik egokienak dituzten Europako eskualdeetako bat

2010.eko ekainak 08

Eusko Jaurlaritzako Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordeak parte hartuko du Eskualdeetako Komiteak antolatu duen Pobreziaren kontrako Europako Foroan (Bruselan, 2010eko ekainaren 8an)

 

Javier Ruizek, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordeak, esku hartuko du Pobreziaren kontrako Europako Foroan (Brusela, 2010eko ekainaren 8a). Ekitaldi hori Eskualdeetako Komiteak antolatu du '2010. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako Europako urtea'ren barruan.

Gizarte-politikan eta gizarteratzeko lanetan Euskadi eredugarritzat jo dute jardunbiderik egokienei dagokienez, eta horregatik gonbidatu dute Foro horretan parte har dezan. Euskadirekin batera, han izango dira Europako eskualdeetako beste hainbat ordezkari eta arlo horretako aditu europar asko ere bai.

 

Estekak:

- Gizarteratzea (Eusko Jaurlaritza - Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila)

- '2010. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko Europako Urtea'

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Ruiz, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea