Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Lehenengo egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria balioesteko eta osatzeko

2014.eko azaroak 18

Jendaurrean aurkeztu baino lehenagoko Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria egiaztatzeko lehen jardunaldia gaur (astelehena), azaroaren 17an egin da BiscayTIKen. Jardunaldi hau gai honi buruzko hiru jardunaldietako lehena izan da. Jardunaldi horien helburua Liburu Zuria lantzen parte hartu duten pertsona guztiekin edukiak egiaztatzea eta iritzia partekatzea da. Horrela, testuan jaso ez diren elementuak identifikatuko dituzte, baita Liburu Zuria zabaltzeko fasean garatu beharreko alderdiak ere. 67 pertsonek parte hartu dute gaurko jardunaldian, eta pertsona horiek jasotako edukiak balioetsi dituzte. Horrez gain, prozesuari buruko iritziak ere partekatu dituzte.  BOSTEN mugies metodologia erabili da jardunaldi honetan. Metodologia hori elkarrizketarako eta parte hartzeko tresna bat da eta egiaztatze-prozesu honetarako diseinatu da espresuki. Egiaztatze-prozesu honen helburua iritziak talde handitan elkarri adieraztea eta elkarri trukaraztea da. Hala, talde handi horiek dentsitate teoriko, kontzeptual, ideologiko eta antzerako gaiei buruz jardungo dute.

Gai honi dagokionez, beste 2 egiaztatze-saio egingo dira: bata Gasteizen eta bestea Zarautzen. Egiaztatu beharreko eduki berdinak landuko dira bi saio horietan metodologia horren bidez. Jardunaldi hauetan izena eman daiteke oraindik. Hori dela eta, jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:  

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Koldoberri
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Lehenengo egiaztatze-jardunaldia Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria bal... http://t.co/SGfAk4c1Iy

  • @Koldoberri
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Primera jornada de contraste para validar y completar el Libro Blanco de Democracia y Participación Ciudadana pa... http://t.co/XSR4qpcjRZ

Komunikabideek behera kargatzeko