Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak “erabateko desengainutzat” jo ditu atungorriaren arrantza kuota berriak

2014.eko azaroak 17
  • ICCATen bileretan izan den Arrantza eta Akuikultura zuzendari Leandro Azkuek adierazi duenez, “Kantauri isurialdeari esleitutako kuotak ez du atungorriaren arrantzaren errentagarritasuna bermatzen”
  • ICCAT Nazioarteko Batzordeak urteko %16,75eko igoera finkatu du datozen hiru urteetarako
  • Zientzialarien arabera, hegalaburraren populazioaren bilakaerak harrapaketak gehiago handitzea ahalbidetuko luke

Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak (ICCAT, ingelesezko sigletan) 16.142 tonatan ezarri ditu Espainiari datorren urterako baimendutako harrapaketak, hau da, 2014rako onartutakoak baino %16,75 gehiago, eta hazkunde hori mantendu da hurrengo hiru urteetarako ere, baina estatu kide batzuek eskatzen zuten %50etik oso urrun.

Kuota horretatik, 641 tona Kantauriko flotari dagozkio, eta hortik %90 euskal flotari; hau da, 575 tona baino zerbait gehiago 2015erako. Eusko Jaurlaritzak ICCATek Genovan egin duen 19. Batzar Nagusian parte hartu duen Arrantza eta Akuikultura zuzendari Leandro Azkueren bitartez adierazi duenez”zifra horiek erabateko desengainua dira, batez ere teknikoki itsasoan atungorri ugari dagoela egiaztatu eta gero”. Azkuek gaineratu duenaren arabera, “euskal flotari esleitutako kuota oso eskasa da oraindik ere, eta ez du Kantauri itsasoko atungorriaren arrantzaren errentagarritasuna bermatzen”. 

ICCATeko Batzorde Zientifikoak –Aztiko teknikaria den Josu Santiagok presiditzen du– posible ikusten zuen kuota 13.000 tonatik 23.200 tonara igotzea, zuhurtziaren irizpideak kontuan hartuta espeziearen iraunkortasunari dagokionez, baina azkenean erakunde ekologisten muturreko irizpideek eragin dute azken erabakian.

ICCAT

Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordea Ozeano Atlantikoko eta ondoko uretako, esaterako Mediterraneoko, atunaren kontserbazioaz eta kudeaketaz arduratzen den erakundea da. ICCATek batez ere atunak eta ezpata arrainak lantzen ditu, eta arrantza toki horietan nahigabe arrantzatutako espezieez ere arduratzen da, horien artean tiburoiak.

Erakunde horrek espezie horien Ozeano Atlantikoko arrantza estatistikak jasotzen ditu, ikerketa koordinatzen du, stockaren ebaluazioa barne, antolamenduari buruzko aholkularitza garatzen du eta mekanismoak jartzen ditu kideek araubideak adosteko –gaur egun 49 kide dira–.  

ICCATek kudeatzen dituen espezieak oso migratzaileak direnez, horien kudeaketa arrantzatzen dituzten herrialdeen lankidetzaren menpe dago. Berez, neurriak oso migratzailea den espezie baten esparruaren barruan gune bakar batean aplikatzen badira ez dira oso baliagarriak izango, eta gune batean gehiegizko harrapaketa egiteak, berriz, ondorio kaltegarriak izango lituzke herrialde askok partekatzen dituzten stocketan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BittorOroz
    2014.eko azaroak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco considera “una decepción absoluta” las nuevas cuotas de pesca del atún rojo http://t.co/kEatiFD58y #atunrojo #euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)