Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2014/11/20)

2014.eko azaroak 20

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Kultura Auzolanean proiektuari buruz. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea azaroaren 13ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz. (10\11\03\00\0109)
1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea bosgarren aldiz aldatzeko lege-proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Eztabaida eta botazioa. (10\09\01\00\0003)
2. Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, EAEn gaur egun dagoen desarmonizazio fiskalari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0111)
3. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lanbide arteko gutxieneko soldata duintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0480)
4. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzeko 2020ra arteko proiektuaren esparruko I+G enpresa-unitateei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0633)
5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskaren Agenda Estrategikoa 2013-2016 plana erretiratzeari eta birplanteatu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0576)
6. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere sektore publikoaren kontratazioan, gizarte-irizpideak jarraituz, kontratu-erreserbak egitearen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0346)
7. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Osakidetzako langileak krisi epidemiologikoetarako prestatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0613)
8. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, "kirol-errezeta" delakoa abian jartzean eta garatzean fisioterapeutek duten zereginari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0560)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau