Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Bikain ziurtagiriak banatu ditu Donostian

2014.eko azaroak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu ditu gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Orotara, 39 erakundek jaso dute ziurtagiria; horietatik 12k goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute; 20k tartekoa den zilarrezkoa eta 7k oinarrizkoa. Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko 138 kidek  burutu dituzte. Urkullu lehendakariak enpresei egindako lana aitortu die eta aldi berean euskera sustatzeko berrikuntzak duen garrantzia azpimarratu du. "Etorkizunerako erroka da gero eta enpresa gehiagok euskeraz lan egitea, euskarak presentzia handiagoa izatea administrazioan, kudeaketan eta komunikazio arloan, alegia", ziurtatu du Urkulluk.

300 pertsonatik gora elkartu dira gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 19:00etan hasita egin den BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren banaketa ekitaldiaren 7. edizioan. Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin batera, oholtzan Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Ana Belen Juaristi Confebask-eko presidenteordea izan dira.

Gaur arratsaldean Donostira bertaratu dira, besteak beste, BIKAIN Ziurtagiria eskuratu duten erakundeetako ordezkariak, Ebaluatzaile Klubeko kideak, enpresaburu zein kooperatiba elkarteen goi-ordezkariak, euskal kulturgintzako ordezkariak, eta baita administrazioetako ordezkariak ere.

Bikain Kanpo-Ebaluazioak Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioarekin lankidetzan, eta erakunde batean euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa neurtzera daude zuzenduak. Hori horrela, aurten parte hartu duten erakundeek dagoeneko jaso dute ebaluazio-txosten bana beren indargune nahiz zer hobetuen berri zehatza ematen diena, lortutako puntuazio eta horren araberako ziurtagiriarekin batera; hori guztia, lan-ibilbide desberdinetako ebaluatzaile talde batek egina, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean. 

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala, publikoa eta doakoa da, eta hiru maila hartzen ditu bere baitan: oinarrizkoa (200 puntu gutxienez); tarteko maila edo zilarrezkoa (400 puntu gutxienez) eta goi maila edo urrezkoa  (700 puntu gutxienez). 

Gaurko ekitaldian ziurtagiria jaso dutenen artean, ohi bezala, orotariko enpresa eta erakundeak daude: industrial nahiz teknologikoak, zerbitzuetakoak, garraioetakoak, hezkuntzakoak nahiz administraziokoak. Horiek guztiek egiaztatu dute garapen-maila bat edo beste euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketan.

BIKAIN kanpo-ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da. Ebaluazio horretan EMEk (Erreferentzia Marko Estandarrak) zehaztutako alorretan euskararen presentzia, erabilera eta, oro har, kudeaketa neurtzen da. Ebaluatzen diren alorrak hauek dira:

  • Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa
  • Kanpo harremanak
  • Kanpo harremanak
  • Barne harremanak
  • Hizkuntza kudeaketa 

Kanpo-ebaluazio horiek Bikain Ebaluatzaileen Klubeko kideek egiten dituzte era altruistan.Ebaluatzaile horiek lan-sektore askotarikoak dira, baita eskala diferentetakoak ere, zuzendaritza-mailakoetatik hasi eta tartekoetatik jarraituta, maila ohikoagoetaraino.

BIKAIN  Ziurtagiriaren zuzendaritza organoetan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea batzordeburu dela, EAEko enpresarien elkarteak (CONFEBASK, SEA, CEBEK eta ADEGI), Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, hiru foru aldundiak, Euskalit, Euskaltzaindia eta EUDEL biltzen dira.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mirenbas
    2014.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    ZOIRIONAK, @Maizpide, URREZKO BIKAIN sariagatik http://t.co/OKYLn4NgIF

  • @Poziktibity
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [CALIDAD] @Gob_eus entrega en San Sebastián los certificados Bikain ➡ http://t.co/v4jtoK78Tv #eusnet

  • @Gob_eus
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    [CALIDAD] @Gob_eus entrega en San Sebastián los certificados Bikain ➡ http://t.co/v4jtoK78Tv #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)