
Segurtasun Sailak Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Egunean parte hartu du
Segurtasuneko sailburu, Estefanía Beltrán de Heredia, Stop Accidentesek deitutako ekitaldian izan da gaur Gasteizen
Gaur, igandean, Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna ospatu da Gasteizen. Ekitaldi nagusia Berpizkunde plazan izan da, 12:00etan. Stop Accidentes elkarteko ordezkariek adierazpen bat irakurri dute eta, ondoren, minutuko isilunea egin da. Ondoren, erakundeetako ordezkariek hartu dute hitza; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak. Ekitaldian, Trafikoko zuzendari Garbiñe Saez Molinuevorekin batera izan da.
Goizean zehar, «nahien zuhaitza» instalatuta egon da. Stop Accidentes elkartearen ekimen hori zuhaitz baten irudia duen panel bat da, eta, bertan, trafiko-istripuetako biktimen argazkiak zintzilikatzen dituzte. Deialdian parte hartu dutenek nahiz bertaratuko diren ibiltariek beren nahiak idatzi ahal izan dituzte.
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediaren ustez, garrantzitsua da euskal kale eta errepideetan senitartekoren bat galdu duten pertsonei babesa eta elkartasuna agertzea, eta gizarteari trafiko-istripu batek ekar ditzakeen ondorio latzen berri ematea. «Gizarte kontzientziatzen eta sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, bere gain hartzen dituen arriskuekin jabetu dadin, eta gure bide-segurtasunari eragiten dioten jarreren erantzule oso izan dadin».
Mezuak paneletan eta Twitterren
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak kamioi bat eta bi karpa jarri ditu ekitaldirako. Gainera, ETKZk kudeatzen dituen seinale-paneletan eta Twitterreko kontuan, mezuak helaraziko dira, gidariei egunaren garrantziaz jakinarazteko. Era berean, egun hau ospatzeko kartelak diseinatu dira, bai eta irratirako iragarkiak prestatu ere –mezu honekin batera daude–.
Trafiko Istripuetako Biktimak Oroitzeko Munduko Eguna 2005eko urrian sortu zen. Orduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen bat egin zuen gobernuei azaroaren hirugarren igandea halako eguntzat jotzea eskatzeko. Hala, errekonozimendua eskaini nahi zaie, bai istripuetako biktimei, bai zoritxarreko ezbehar horien ondorio emozional eta praktikoei aurre egin behar dieten senitartekoei.
-
2014-11-20
Comentario de Twitter:
DÍA MUNDIAL EN EL PAÍS VASCO, ESTE AÑO EN VITORIA - GASTEIZ http://t.co/TQ4Wt1IkdY -
2014-11-19
Comentario de Twitter:
El Departamento de Seguridad participa en el Día Mundial en Recuerdo de las Víctimas de la Violencia Vial http://t.co/f5wzC3xtad -
2014-11-17
Comentario de Twitter:
El Departamento de Seguridad participa en el Día Mundial en Recuerdo de las Víctimas de la Violencia Vial http://t.co/S9M0CoRP19