Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria VII. Gazte Role Model 2014 Sarien banaketa-ekitaldian izan da

2014.eko azaroak 17

Iñigo Urkullu lehendakaria VII. Gazte Role Model Sarien banaketa-ekitaldian izan da. Bilboko Begoñazpi ikastolak ematen ditu sariok, eta, aurten, Mercedes de Miguel diseinatzailea eta Txomin Bereciartua apaiza izan dira irabazleak. Bi irabazleen ibilbidean, berrikuntza azpimarratu du lehendakariak; hain zuzen ere, funtsezko ezaugarri bat, berritzea aurrera egitea baita. Begoñazpi ikastolak ere partekatzen du ezaugarri hori, eta hezkuntza-komunitateari kalitatezko hezkuntza integral baterantz aurrera egiten laguntzen dio, Urkulluk adierazi duenez.

Gazte Role Model 2014 Sarien banaketa-ekitaldia Begoñazpi ikastolan izan da eta, lehendakariaz gain, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko ordezkariak izan dira.  

Gazte Role Model Begoñazpi ikastolak ematen duen saria da, eta ibilbide profesional, balio, ilusio eta elkartasunagatik nabarmentzen diren pertsonak saritzea du helburu. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan da, eta urtero bi sari banatzen dira: Role Model enpresarial edo profesionalari eta Role Model solidarioari. Aurtengo saridunak Mercedes de Miguel (profesional-kategorian) eta Txomin Bereciartua apaiza (elkartasun-kategorian) izan dira. Azken hori Novia Salcedo Fundazioaren sortzaile eta ohorezko presidentea da. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari asiste a la entrega del VII Premio Gazte Role... http://t.co/MjxKjgvLS7

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [PREMIO GAZTE ROLE MODEL] El lehendakari asistió a la entrega del VII Premio Gazte Role Model 2014 ➡ http://t.co/rJwp9Ya5BL #eu…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)