Berriak Osasuna
Eu

Hiesa eta Sexu Transmisiozko beste Infekzioak Euskadin Prebenitu eta Kontrolatzeko 2015-2018 Plan Estrategikoaren Aurkezpena

2014.eko azaroak 17

Abenduak 1, Hiesaren Eguna: «Hiesa ez da iraganeko kontua, kontuan izan egun ere»

Helburu hori lortzeko Osakidetzak martxan jarri duen 2015 - 2018 aldirako Plan Estrategikoa aurkeztu du Jon Darpón sailburuak

Plan Estrategiko bat jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak eta plan Estrategiko horren helburua Euskadin hiesaren eragina gutxitzen jarraitzea eta sexu transmisiozko bestelako infekzioak (STI) frenatzea da Hori aipatu du Osasun sailburu Jon Darpónek gaur goizean Abenduaren 1ean Hiesaren Aurkako Munduko Eguna izango dela eta eman duen prentsaurrekoan. Prentsaurreko horretan, Hiesaren Diziplina arteko Espainiako Elkarteko (SEISIDA) kudeatzaile zuzendari MªJosé Fuster eta Euskadiko Hiesaren eta STI planeko koordinatzaile Daniel Zulaika ere izan dira.  

Jon Darpón sailburuak erne egoten jarraitzeko deialdia egin du eta hobetzen ari den errealitatearen, baina oraindik bertan dirauen errealitatearen aurrean, prebentzioa eta kontrola indartzearen aldeko apustua egin du, zehazki, aurtengo edizioko lemaren harira: «Hiesa ez da iraganeko kontua, kontuan izan egun ere»  Hala, Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIBren) 7.500 pertsona eramaile daude Euskadin, gutxi gorabehera, eta birusaren eramaileak diren herenak (gutxi gorabehera) ez dakiela kalkulatzen da.

Hala ere, GIBren infekzio berriak asko jaitsi dira Euskadin azken urteetan; izan ere, 2009. urtean 207 diagnostiko berri egin ziren; 2013an, ordea, 143. Aurten hautatutako esloganak gogorarazten duen bezala eta Osasun sailburuak berak azpimarratu duen bezala, hala eta guztiz ere, «GIB eta STI errealitate bat dira eta erne egon behar dugu horren aurrean. Horregatik, hainbat ekintza lantzen eta egiten ari gara Osakidetzatik. Horiek guztiak infekzio-mota horien prebentzioan eta kontrolean efikazia hobetzera bideratuta daude».

Ekintza horien artean, aipatutako 2015 - 2018 aldirako Hiesa eta Sexu Transmisiozko bestelako Infekzioak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Plan Estrategikoa nabarmentzen da, hain justu. Plan Estrategiko hori garatzen ari dira eta gaur egungo nazioarteko gomendioen arabera egin da.  Sailburuak esandakoaren arabera, planak funtsezko bi ardatz ditu:

 

Batetik, GIBren eta sexu transmisiozko infekzioen (STI) kasu berriak prebenitzea, horien eragina % 10 gutxitzeko helburu hautemangarriarekin.

Bestetik, birusek erasandako pertsonekiko arreta, terminoaren zentzun guztietan. Horrela, pertsona horien bizi-kalitatea hobetuko eta infekzio horiei lotutako komorbilitateak aurreikusiko dira. Zoritxarrez, GIB duten pertsonei eragiten dieten estigma eta diskriminazioa alde batera utzi gabe.

 

Hori guztia 4 ildo estrategiko handitan zehaztu da. Lau ildo estrategiko horiek 6 helburu eta 40 jarduketa-gomendio lortzera bideratuta daude. Horiek guztiak, aldi berean, hurrengo lau urteetan garatu beharreko 6 ekintzatan gauzatuko dira. Dokumentuaren testua osoa hemen eskura daiteke:      http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-cksida03/eu/

 

       Plan Estrategikoaz gain, esparru honetako beste bi ekimen berritzaile ere jakinarazi ditu Jon Darpónek:   

 

Horietako bat GIBri eta bestelako STIei buruzko Prestakuntza Programa da. Programa hori lehen mailako arretako profesionalentzat da eta orain arte 600 profesionalek (medikuak, erizainak,emaginak, etab.) parte hartu dute bertako ikastaroetan. Ikastaro horietan gai hauei buruz ikasi dute profesional horiek guztiek: STIen bilakaerari buruz, pazienteekin nola hitz egin sexualitateari buruz, nerabezaroko arazo espezifikoei buruz, nola identifikatu STI susmagarri bat, etab. 2013an hasitako lan-ildo horretan sakonduko da 2015ean.

Beste ekimena Hiesari eta STIei buruzko Estatuko XVII. Kongresua Euskadin egitea da. Kongresu hori SEISIDA Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lankidetzarekin ari da antolatzen, eta eremu honetako nazioarteko profesionalik onenak izango dira 2015eko maiatzaren 6an eta 8an, Donostian. Kongresuaren lema hau izango da: “GIBrekiko ahultasuna murrizten herritar jakinetan”. Kongresuaren asmoa une honetan babes gutxien duten talde sozialei edo GIBk eta STIek gehien eragiten dieten talde sozialei arreta berezia eskaini behar zaiela jakinaraztea da. Talde sozial horiek harreman homosexualak dituzten gizonezkoak, prostituzioan aritzen direnak eta antzerakoak izango lirateke.

             

                       Bilbo, 2014-11-17

 

           

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    Presentación Plan Estratégico Vasco de Prevención y Control de Sida y otras Infecciones de Transmisión Sexual 2015-18 http://t.co/1tMxJBJl4c

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mª José Fuster, SEISIDAko arduraduna / directora gerente de las Sociedad Española Interdisciplinaria del Sida (SEISIDA); Daniel Zulaica, Hiesa eta STI Euskadiko Planaren koordinatzailea / coordinador del Plan del Sida e ITS de Euskadi