Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte Zerbitzuen Legearen garapena

2010.eko ekainak 08

 

Gizarte Zerbitzuen Legearen inguruko topaketak Esku Hartze Sozialaren profesionalekin

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hiru topaketa antolatu ditu gizarte‑zerbitzuetan lan egiten duten profesionalekin, 2008ko abenduan onartutako Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean jasotzen diren gizarte-zerbitzuen euskal sistema eraikitzeko ildo nagusiak aurkezteko. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak egingo du aurkezpena, eta horren ondoren eztabaida izango da, aretoan bertan eta Interneteko www.elkargune.info orriaren bidez sortzen diren gaiei buruz.

Gizarte Zerbitzuetako profesionalak -erakunde publiko zein pribatuetakoak, lehen zein bigarren arretakoak- ezinbesteko eragileak dira legea ahalik eta modurik egokienean garatu dadin. Jardunaldiak baliagarriak izango dira Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea aplikatzeko gaur arte saila garatzen aritu den tresnen berri emateko eta profesional horiek adierazten dituzten kezkak eta ekarpenak entzuteko.

Saila lanean ari da, beste eragileekin batera -erakundeetakoak eta gizartekoak-, Legean jasotzen diren oinarrizko elementuen egitura zehazteko: Prestazioen eta Zerbitzuen Kartera, Erakunde arteko Organoa, Goi Ikuskaritza, Plan Estrategikoa, Informazio Sistema, Erabiltzaileen parte‑hartze ekonomikorako irizpideak, Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseilua. Aldi berean, lanean ari da diru-sarrerak bermatzeko prestazioen kudeaketa enplegu-sistemarantz bideratzeko.

Topaketak Donostian (ekainaren 11, Amara hotela), Gasteizen (ekainaren 16a, Europa Jauregia) eta Bilbon (ekainaren 25a, Euskalduna Jauregia).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta