
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Buenos Aireseko Euskal Echea Llavallol bisitatu du
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejo Itsasok Buenos Aireseko probintziako Euskal Echea Llavallol bisitatu du, 2014ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko Argentinara egindako bidaiaren baitan.
Euskal etxe honen agintariekin batera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Llavalloleko egoitzako instalazioetatik ibili da, eta besteak beste, haurtzaindegia, antzokia eta kapera ikusi ditu. Horrez gain, erresidentziako atso-agurekin hitz egiteko parada ere izan du.
Euskal kultura eta lehen mailako euskara klasean egon da halaber, eta han proposatutako jardueretan parte hartu du. Gero, bigarren mailako plastika klasean izan da, zeinetan Picassoren Gernika margoarekin eta Chillida eta Oteiza bezalako euskal artisten obrekin lan egin da.
Bere bisitan Asier Vallejok antzezlan bat eta euskal dantzen tailerrak ere ikusi ahal izan ditu.