Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapia sailburuak EBko eskualde industrializatuenen arteko Vanguard Ekimenaren topaketan parte hartu du

2014.eko azaroak 13

VANGUARD EKIMENA

indarrak batzen ditugu europaren etorkizunean inbertitzeko

 Milan, 2014ko azaroak 13

VI eskualdeen konpromisoa Espezializazio Adimendunean oinarritutako hazkunde berri baten aldeko Klusterren Europako Estrategiarekin elkarlanean aritzeko. Programa pilotuetan parte hartzea klusterren eskualdeen arteko eta nazioz gaindiko politika garatzeko

A.Tapia: “finantzaketa-tresnak garatzeko eskatu nahi diogu Europako Batzordeari, eskualdeetan guk eginiko ahaleginak osatuko dituzten klusterretan oinarritutako era horretako ekimenak bultzatzearren”.

Jaun-andreok, egun on:

Hitzaldi labur honen bitartez Vanguard ekimenak Klusterren Europako Estrategia babesten duela adierazi ez ezik, elkarlanerako aukera eskaini eta, azkenik, harekiko gure konpromiso irmoa agertu ere egin nahi dut.

Klusterren 2014ko Europako Konferentzian esan bezala, dauden industriako balio-kateak eraldatzen, edo berriak sortzen, laguntzea da, uneotan, Europako klusterren politiken erronkarik beharrezkoena,  azaleratzen ari diren sektoreen arteko industriak garatzeko, eta, bigarrenik, Europan mundu mailako klusterrak garatzen laguntzea lehiakortasun europarraren motor bihur daitezen.

 ETEen hazkundea, industria-berrikuntza, eskualdeko egitura-aldaketa eta lehiakortasuna dira adierazpen horren mezurik garrantzitsuenak. Eta klusterrak mundu mailako kluster bihurtzea da horiek oinarritzat hartu duten tresna.

Vanguard ekimenaren barruan industriaren pizkundean eginkizun aktiboa betetzeko borondate politikoa dagoen eskualdeak biltzen dira. Hazkunde berrirako EBren industria- eta berrikuntza-politika eraginkortasunez ezarriko bada, eskualdeen baliabideak eta ahalmenak oinarri hartuta eraiki behar dela uste dute nazio horiek.

Eta guk, Vanguard ekimeneko eskualdeok uste dugu eskualdeetako ekosistemak eta klusterrak berrikuntzara bideratutako Europako balio-kate berriekin lotzea funtsezkoa izan litekeela lehiatzeko posizioak egituratzeko, munduaren erronkei aurre egiteko zein hazkunde orekatua eta jasangarria lortzeko.

Klusterren 2014ko Europako Konferentziak zehaztutako bigarren erronkak nabarmentzen duenez, EBko Klusterraren ikuspegiak –eskualdeko espezializazio adimenduna abian jartzen laguntzeak, alegia– lehentasunezko eginkizuna eduki beharko luke; hala, sektoreen arteko eta mugaz gaindiko lankidetza lagundu behar da, eta sinergiak eta lankidetza sustatu behar dira antzeko espezializazio adimenduneko lehentasunak dituzten eskualdeen artean.

Vanguard ekimenak baliabideak mobilizatzeko eta batzeko era berriak proposatzen ditu, espezializazio adimendunen printzipioak oinarri hartuta.

Eskualde arteko sareak garatzeko konpromisoa hartu dute elkartutako eskualdeek elkarri lotutako Europako eta munduko balio-kate berriak ezartzeko, betiere nork bere espezializazio adimenduneko estrategiei jarraituz.

Klusterren Europako Elkarte Estrategiko berriak sare horiek ezartzeko tresna bihur litezke, baldin eta, EBko esparruaren barruan, goranzko eta beheranzko planteamenduaren laguntza badute.

Guk, Vanguard ekimeneko eskualdeok, finantzaketa-tresnak garatzeko eskatu nahi diogu Europako Batzordeari, eskualdeetan guk eginiko ahaleginak osatuko dituzten klusterretan oinarritutako era horretako ekimenak bultzatzearren.

Elkarte eta kluster berritzaileen eskualde arteko sareekin hasi da esperimentatzen Vanguard ekimena, fabrikazio aurreratuaren esparruan negozio-aukera berriak erakusteko eta esperimentatzeko.

Fabrikazio aurreratua Euskadiren lehentasunezko esparru bat denez, eta, industriako gure lehiarako politiken barruan klusterren politikak, epe luzera, izango duen garrantzia aintzat hartuta, ekimen horien eskualde arteko sareen efektua ustiatzeko erabateko konpromisoa dugu guk, Vanguard ekimeneko gainerako eskualdeen modura, azken helburutzat, gure klusterrek mundu mailako kluster bihurtu arteko bilakaera izan dezaten dugula.

Eskerrik asko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)