Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Merkaturatze turistikoaren inguruko saioak Arabako Errioxako Turismo Enogastronomikoaren IV. Foroan

2014.eko azaroak 13

Guardian ospatzen da 13an eta 14ean, “Arabako Errioxar Ardoaren Ibilbideak” eta “Euskadi Gastronomika”-k antolatuta

Garai zailetan nola handitu salmentak eta nola egin errentagarriago? Ideia honen inguruan hasi da Turismo Enogastronomikoaren Foroa. Foro hau “Arabako Errioxar Ardoaren Ibilbidea”-k eta “Euskadi Gastronomika”-k antolatu dute laugarren aldiz eta aurtengoan Guardian ospatzenda gaur eta bihar, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordetza eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordetza, Basquetour eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.


Hitzordu honetan, eta sektoreko aditu nagusiekin batera, merkaturatzeari heltzeko tresna, bide, teknika eta arau berriak aztertuko dira, bai xede turistikoetan, bai upategietan, ostatu etxe eta ostalaritzako establezimenduetan, besteak beste.


Horrela bada, bi egunetan zehar hamabostetik gora txosten, tailer eta eztabaidatan sakonduko dugu, ez merkaturatzearen inguruko planteamendu teorikoetan bakarrik, arlo turistikoari orokorrean eta enogastronomikoari zehazki aplika dakizkiokeen tresna praktikoetan ere bai.
Honakoak dira Foroaren edukietako batzuk: salmentarako bide egokiak aukeratzea, egungo arautegiak, bidai agentzia ereduak, sare sozialak merkaturatze estrategian, P2P operadore turistikoak –Peer to peer-, agentzia espezializatuak, praktika onak, bitartekaritza edo banaketa. Horiei gehituko zaizkie konpainia arrakastatsu zenbaiten lorpenak, TripAdvisor, El Tenedor edo Paradores, Infotactile esaterako, eta horien arduradunek beren arrakastaren gakoak partekatuko dituzte gurekin.


Txostenez gain, ostatu emaile edo xede turistiko, upategi edo tabernentzako zehazki prestatutako tailerrak ere izango dira, bakoitza gai horretako aditu batek zuzendua eta bertan planteatuko dira jardun arlo horretako auzi zehatzak, erronkak eta gako praktikoak.


Topaketa hau emaitzak hobetu eta optimizatu nahi dituzten enpresa guztiei zuzendua dago, hala nola xede enogastronomikoetako eta ardoaren ibilbideetako kudeatzaileei, udaletako tokiko Zuzendaritza Administratiboetako ordezkari politiko eta teknikoei, turismo eta marketingeko ikasleei, hedabideetako profesionalei eta turismo enogastronomikoarekin zerikusia duten bestelako profesionalei. Eta bertan dira merkataritza eta marketing gaietako hainbat aditu.


Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, foroak enpresetako profesionalen eta xede enogastronomikoetako kudeatzaileen arteko elkargune eta harreman toki izatea du helburu, eta bertan komunikazio turistikoaren estrategien inguruko planteamendu teorikoak ez ezik, elkarreraginerako marko egokia sortuko duten tailer eta bestelako jardueren bitartez esperimentazioari eta praktikari ere toki ematea.

 

 

4 iruzkin
  • @djjacomenorato
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Araba Errioxan Epalz eta Oroz sailburuordeak enoturismoaren alde lurralde garapena bultzatzeko.http://t.co/NbKZZsewb1

  • @arantxa_tapia
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Araba Errioxan Epalz eta Oroz sailburuordeak enoturismoaren alde lurralde garapena bultzatzeko.http://t.co/NbKZZsewb1

  • @aitordelavilla
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: GV en Laguardia. Porque creemos en el sector vitivinícola y el enoturismo como apuesta del territorio. @RiojaAlavesa htt…

  • @arantxa_tapia
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    GV en Laguardia. Porque creemos en el sector vitivinícola y el enoturismo como apuesta del territorio. @RiojaAlavesa http://t.co/Lpc60ONG9T

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak