Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak eta Lufthansak Euskadi kongresuak eta ekitaldiak egiteko jomuga bezala aurkeztuko dute Munichen

2014-11-13
  • Alemaniako hegazkin konpainiarik garrantzitsuenak Bilbo eta hiri alemaniarren arteko hegaldi zuzenak emango ditu ezagutzera.
  • Erakundeen arteko eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza oinarrizkoa Euskadiren MICE (bilerak, kongresuak, pizgarriak) eskaintza aurkeztu ahal izateko euskal turismoarentzat nazioarteko hirugarren merkaturik garrantzitsuenean.

Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak gaur arratsaldean Euskadi kongresuak, bilerak, ekitaldiak eta pizgarriak ospatzeko jomuga gisa aurkeztuko du eta Alemaniako hegazkin konpainiarik nagusienarekin, Lufthansarekin, egingo du, honek Bilbo eta lehen hiriburu alemaniarren arteko hegaldi zuzenen berri emango baitu. Aurkezpena, gainera, SPRIk Munichen ireki berria duen ordezkaritzaren laguntzarekin antolatu da.

Aurkezpena, 17,30etan hasiko da, hogei bat enpresa alemaniarren MICE arduradunei zuzenduta dago eta 3 hiriburuetako Convention Bureaux-ak eta Arabar Errioxako partaidetzarekin ere egingo da, kongresuak, bilerak, ekitaldiak eta pizgarri-bidaiak antolatzen dituzten enpresa alemaniarrek euren eskaintza ezagut dezaten.

Behin aurkezpena bukatuta, euskal gastronomiaren dastaketa bat eskainiko zaie profesional alemaniarrek ezagutu eta baloratu dezaten Euskadira datozen bidaiariek gehien apreziatzen duten baliabideetariko bat bezala.

Alemania, Frantzia eta UK-rekin, Basquetour-ek garatzen duen MICE produktu turistikoaren sustapenerako lehentasunezko merkatueta da. Aurten, gaur arratsaldean ospatuko den Munich-eko honetaz aparte, Düsseldorf eta Kolonian ere egin dira antzeko aurkezpenak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)