Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak adierazi du ETAko presoek emandako hitza beteko dutela eskakizun indibidualak eginez gero

2014.eko azaroak 13

Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak esan du ETAko hainbat presok kartzela-onurak eskakizunak  banaka eskatzea albiste ona dela. Radio Vitorian izan duen elkarrizketan, sailburuak ETBk zabaldutako informazio bati erantzun dio. Informazio horren arabera, preso horiek EAEko kartzeletara gerturatzea eskatzeko bide berri bat ireki baitute. Erkorekak  ziurtatu du albistea baieztatzen bada aurrerapauso bat izango litzatekeela, zeren «orain dela hilabete batzuk egindako promesa betetzea» izango litzateke. 

Elkarrizketan zehar, Katalunian bizi den gatazkari buruz mintzatu da. Honen ustez, Mariano Rajoyk «erabateko jarrera itxia» du Kataluniako auzian eta ez du uste jarrera hori aldatuko denik atzo presidenteak egin zuen agerraldia aintzat hartuta. Erkorekaren aburuz, jarrera hori izatea akats bat da eta Erkorekak Kataluniako auzian ikuspegi politikoarekin jardutea defendatzen du, baita irekiagoarekin eta elkarrizketarako jarrera handiagoarekin aritzea ere, zeren jarduketa judizialen bidez ez da ezer konponduko, bere hitzen arabera.

Gobernu-kontseiluak asteartean onartu zuen Euskadiko Udal Legearen proiektuari buruz ere aritu da elkarrizketa horretan. Lege honen helburua udalak, benetan, tokiko gobernuak izatea da, eta ez zerbitzuak eskaintzeko administrazioak bakarrik, estatuko araudian, bere ustez, ezartzen zen bezala. Arau honekin, udalen gaitasunak zehaztu dira eta horiei ahalmena eman zaie, beraien finantzaketa erabakitzen den tokian presentzia izan dezaten. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CharlesJordi
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACERCAMIENTO] @jerkoreka ve positivo que presos de #ETA efectuen peticiones individualizadas de acercamiento ➡ http://t.co/0YK

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Erkoreka ha afirmado que los presos de ETA 'cumplirían su promesa' si efectuasen... http://t.co/SifZeD4yOm

  • @jerkoreka
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ACERCAMIENTO] @jerkoreka ve positivo que presos de #ETA efectuen peticiones individualizadas de acercamiento ➡ http://t.co/0YK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)