Berriak

"Afrika Nazioartean: Erronka ekonomikoak eta politikoak" jardunaldia

2010.eko ekainak 08

Afrika Bizirik programaren xedea Euskadin aldameneko kontinentearen gaineko ezagutza hobetzea da eta horretarako, ehun bat jarduera antolatzen dira 

Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendariaren arabera, Afrikan "itxaropena izateko" arrazoiak ematen dituzten datu objektiboak daude. Euskal enpresek Afrikako kontinentean arrakasta izan dezaketela adierazi du. 

Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendariak, Irune Aguirrezabalek, gaur "Afrika Nazioartean: Erronka ekonomikoak eta politikoak" jardunaldian parte hartu du, Afrika Bizirik 2010 ekimenaren barruan.

Zuzendariak jardunaldi hauen helburua, alde batetik, Afrika Etxearen ezagutza eta eskarmentua aprobetxatzea eta, bestetik, Afrika Euskadira hurbiltzea da "izan ere, hurbil dagoen kontinente bat den arren, euskal herritar gehienek oso urrun dagoela sentitzen dute".

Afrika Bizirik Afrika Etxearen ekimen bat da eta gure herrialdean ondoko kontinenteari buruz dugun ezagutza hobetzeko helburuarekin sortu zen, horretarako, ehun bat jarduera antolatu dira eta uztailaren 1era arte egingo dira. Aurtengo edizioan 17 Estatu afrikarren independentziaren 50. urteurrena ospatuko da eta horretarako, kultura, politika, ekonomia, gizarte eta kirol jarduera ugari antolatu dira.

Bilbon egin den jardunaldian gauzatu duen esku-hartzean, Irune Aguirrezabalek "Afrikara beste modu batera begiratzeko eta itxaropena izateko arrazoiak ematen dizkiguten" datu objektiboak daudela azpimarratu du. Aurkeztutako datuen arabera, Afrikaren hazkuntza ekonomikoa % 5ekoa da, gutxi gorabehera, beraz, "kontuan hartzeko" datua da. Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendariaren hitzetan, Afrikako herrialdeetan enpresa-esperientziak izan dituzten euskal enpresariek gainerako herritarrek "zaila iruditzen zaien kontinentearen inguruko beldurra kentzea" lortu dute. 

Horrez gain, Aguirrezabalen arabera, Euskadin bizi diren immigranteen % 7 Sahara azpiko Afrikakoak dira eta herritar horiek "euskal erakundeei eta beren gobernuei kontinentearen garapena babesteko ideiak eman diezazkiekete".

 

 

 

.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal