Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi Bidaia Agentzi Elkarteen III. Munduko Gailurraren egoitza izango da 2015ean

2014.eko azaroak 12

Espainiako “Confederación Española de Agencias de Viajes” elkarteak, Euskadin, 2015eko azaroaren 4tik 6ra bitartean ospatuko den3rd Summit of Travel Agencies Associations prestakuntza lanetan dihardu. Iragarki ofiziala asteburuan Zagreben ospatutako bigarren gailurrean egin da, bertan, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak, Arantza Madariagak, jomugaren aurkezpen berritzailea egin zuen eta partaideei hitzordu berria parte hartzera gonbidapena luzatu zien.

CEAV-ek iaz eman zion hasiera egitasmo berri honi eta jarraipena izango du Basquetour-en laguntzari esker; izan ere, urtebete luzea daramate elkarlanean bi erakundeek Euskadik 2015ean, 3rd Summit of Travel Agencies Associations, har dezan, bost lurraldeetako 60 nazio baino gehiagoko Bidaia Agentzietako 200 presidente eta ordezkaritik gora bilduz.

CEAV egitasmoak Summit bi urtez behin Estatuan ospatzea ekarriko du eta gainontzeko txandakako urteetan nazioarteko beste jomuga batzutan. Dagoeneko, Summit ospatzen den hiriak eta tokiak sustatzeko eskenatorik onena bihurtu da eta aldi berean, mundo guztiko bidaia ergaileei esperientziak eta kezkak partekatzeko eta gure sektorearen etorkizuna zehazten duten gakoetaz eztabaidatzeko aukera ematen du. Horretarako, eta bi egunetan zehar, hitzaldi ezberdin eta mahai-inguruak antolatzen dira eta baita, Networking giza programa bat ere antolatzen da partaideen harreman-sarea hazteko helburuarekin.

Euskadik era honetako ekitaldiak ospatzeko eskaintza zabala eta kalitatezkoa du. Honekin batera, duen erakargarritasuna jomuga gisa, bere ezinbesteko kokapen geografikoa eta bere gastronomia aparta guztiz erabagikorrak izan dira aukeratua izateko gainontzeko hautagaien aurretik.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lasaritalb
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @acviajes: Euskadi acogerá en 2015 la III Cumbre Mundial de Presidentes de Asociaciones de Agencias de Viajes http://t.co/79chphEtlf

  • @acviajes
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi acogerá en 2015 la III Cumbre Mundial de Presidentes de Asociaciones de Agencias de Viajes http://t.co/79chphEtlf

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)