Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko Osasun Mentaleko Sareak erkidegoko eredua erantsi du gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzeko

2014.eko azaroak 12

Gaixotasun mentala beste gaixotasun bat bezala hartu eta tratatu behar da, inolako bazterketarik gabe, Osasun Sailburuaren esanetan

Osasuneko sailburu Jon Darpónek eskaera egin zuen eta gaur agertu da Eusko Legebiltzarreko Osasuneko Batzordearen aurrean, Osakidetzako Osasun Mentaleko koordinatzaile Jose Antonio de la Ricarekin eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko gerente Carlos Pereirarekin batera, Euskadiko Osasun Mentaleko Sarearen arreta erkidegoko ereduan oinarrituta dagoela azaltzeko. Laguntzaren normalizazioan, zerbitzuen gertutasunean, gaixotasun mentalak dituztenen gizarteratzean eta estigmaren eta bazterketaren desagerpenean oinarritutako laguntza eredua da.

Osasuneko sailburuak azaldu duenez, erkidegoko ereduaren estrategian alderdi etikoen eta zientifikoen garapenean oinarrituta dago. Horrek aldaketak eragiten ditu laguntza-zerbitzuen eskaintzan eta baliabide berriak sorrarazi ditu, duela 20 urtetik baino gehiagotik bultzatu den bezala. «Aldaketa horiek honako hauek eragin dituzte: osasun mentalaren arreta arreta orokorrean txertatzea; ospitale orokorretan psikiatriako zerbitzuak jartzea; osasun mentaleko zentroak arreta komunitarioko zerbitzu moduan helduentzako eta ume eta gazteentzako; ostatu- eta errehabilitazio-zerbitzu soziosanitarioak  eta ospitale psikiatrikoetan egonaldi luzeko oheak gutxitu dituzten desinstituzionalizazio-prozesuak».

Jose Antonio de la Rica Osakidetzako Osasun Mentaleko koordinatzailearen hitzetan, desinstituzionalizazio hori da ezarritako modelo komunitarioaren ardatzetako bat. Hala, Osakidetzaren osasun mentaleko ospitale psikiatrikoak aitzindariak izan dira patologia horri aurre egiteko eroetxean oinarritutako eredua baztertzen; izan ere, gaixotasun mentalen bat duten pertsonak beste edozein paziente gisa hartzen dituen eredu komunitarioaren alde egin du. «Arreta errehabilitaziorantz bideratuz, eboluzio kronikoko asaldura mental larriak dituzten pertsonei arreta berezia emateko komunitate-zerbitzuak sortu ditugu».

Bestalde, Carlos Pereira Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko gerenteak azaldu du 2010ean Osakidetzak Bizkaian zituen 615 ohetatik 512 horrela antolatuta zeudela. «Azken lau urteetan, akutuen ohe kopuruari eutsi zaio. Azpiakutuen oheei dagokienez, horiek ezartzeko irizpideak mugatu eta bateratu dira. Horrenbestez, Zaldibarko ospitalean 25 ohe gehiago jarri dira. Errehabilitazioko oheei dagokienez, 48tik 125ra gehitu dira, eta egonaldi luzeko oheak eta egoiliarrenak 331tik 162ra gutxitu dira», azaldu du Pereirak.

Bestalde, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko gerenteak Osakidetzak Bizkaian dituen laguntza-baliabideak zehaztu ditu. Etxeko arretarako Tratamendu Asertibo Komunitarioko bost ekipo, lehen gertaera psikotikoak artatzeko eskualdeko ekipoak; umeen, nerabeen eta helduen asaldura metal larriak artatzeko programa bereziak, eguneko ospitaletan 423 leku eta Osasun Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin koordinatzen eta finantzatzen dituzten baliabide soziosanitarioak daude. «Baita bi miniegoitza ere, leku gehiago tutoretzapeko etxebizitzetan eta adinekoen eta adimen-urritasuna duten pertsonentzako egoitza normalizatuetarako sarbidea ere».

Era berean, Carlos Pereirak adierazi du Osasun Mentaleko Sarearen laguntza-modeloa ospitaleko zerbitzuen eta zerbitzu komunitarioen arteko orekan oinarritzen dela, baita gaixotasun mentalak dituzten pertsonak artatzen dituzten gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen koordinazioan ere. «Eredu hori kalitatezko arreta egokian oinarrituta dago, pertsona ardatz hartzen du eta konplexutasun txikieneko baliabideak ematen du», azaldu du.

Bestalde, Osasuneko sailburuak nabarmendu nahi izan du eredu komunitario horrek zerbitzuak berrantolatzea eta egoitzetako oheak ixtea ahalbidetu duela: « baliabide komunitarioak indartu ditugu, batez ere paziente larrienenak eta behar handienak dituztenenak. Hitz gutxitan esanda, balioetan eta pertsonen ongizatean oinarritutako eredua da, eta, batez ere, gizarteak eskatzen duen zerbitzua».

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mo1ni1ca1
    2014.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    @confeafes http://t.co/3qDMQmnx5O

  • @Mo1ni1ca1
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    El modelo comunitario de salud mental de Bizkaia explicado hoy en el Parlamento Vasco http://t.co/1Rbz9877Q4

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio de la Rica, Osakidetzako Osasun Mentaleko koordinatzaile; Carlos Pereira,Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko gerentea