Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

163 etxebizitza eraikitzea esleitu du Eusko Jaurlaritzak Vega Galindo eremuan (Sestaon)

2014.eko azaroak 12

Visesa baltzu publikoak 9.409.944,39 euro inbertituko ditu proiektu honetan

Sestaoko Vega Galindo eremuan (La Puntan) 163 etxebizitza eraikitzeko kontratua egin du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Visesa baltzu publikoren bidez. Esleitu diren lanen zenbatekoa 9.409.944,39 milioi eurokoa da eta hasiko dira urtarrilan eta 20 hilabete iraungo dute.

Bi eraikinetan banatuta egongo dira etxebizitzak. Lehen eraikinak, alokairura bideratuko diren 58 etxebizitza sozial izango ditu eta bigarren eraikinak babes ofizialeko 105 etxebizitza izango ditu (53 alokairuan eta 52 salmentan). Etxe guztiek garajea eta trastelekua izango dute.

Proiektuak Sestaoko Udalaren babes guztia dauka. Izan ere, Udalak obren udal-lizentzia eman zion Visesari urriaren 6an lan horiek egiteko. Beraz, Visesak etxebizitzak eraikitzen hasteko guztia prest dauka.  

Vega Galindo eremuko (La Puntako) proiektua herrian egingo den hirigintzako berroneratze-proiektu garrantzitsuenetako bat da. Proiektu hori gauzatzea erakundeen arteko hitzarmen batean dago jasoa. Hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzak eta Sestaoko Udalak sinatu zuten 2005. urtean, herriko hirigintza-berroneratzea eta gizarte-berritzea gauzatzeko.

Vega Galindo eremuko 1. zenbakiko Gauzatze Unitateko hirigintza-obrak urtarrilaren 9an hasi ziren. Obra horiek egiteko inbertsioa 1,6 milioi eurokoa da. Orduz geroztik, eraikinak eraikiko diren partzela egokitu egin da etorkizunean auzotarrak bertan bizitzeko. Hori dela eta, oinarrizko zerbitzuak instalatu dira, kaleak eraiki dira eta gune publiko berri batzuk sortu dira. 

Hirigintzako obrak orain nahiko aurreratuta daudenez, lehenengo 163 etxebizitzak eraikitzeko garaia iritsi da. Guztira, 328 etxebizitza eraikiko baitira 1 zenbakiko Gauzatze Unitate honetan.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok Gobernuaren eta alkatearen bokazio eta konpromiso hauek nabarmendu ditu: «langabeziak eta bazterketak bertako gune batzuetako herritar batzuk gogor jo dituen herri bat berreskuratzekoa eta berroneratzekoa.»

«Gaur gauzatzen dugun erako proiektuek, behintzat, lehenengo fase batean, enpleguaren eta BPGren ratioak hobetzen laguntzen dute eta, azken batean, bertako herritarren bizitza-kalitatea hobetzen laguntzen dute. Sestaok EAEko gainerako herriek duten erritmoan ibili behar du, ez baitugu inor atzean uzten. Eta hau ez da, besterik gabe, beste proiektu bat. Hiriko eremu honetako berroneratzeari ekitea kontu estrategiko bat baita Sestaorentzat eta Euskadirentzat.»

Sestaoko alkate Josu Bergarak berria «historikotzat» jo du eta horregatik duen poztasuna adierazi du. Hala, alkateak Sestaoko herritarrei esan die «urteak daramatzatela proiektu honi buruzko zurrumurruak entzuten, baina ez da inolako makinen mugimendurik egon partzelan. Legealdi honetan, EAJ alkatetzan eta Eusko Jaurlaritzan dela, Vega Galindoko hirigintza-proiektua egi bihurtzeko konpromisoa sendoa izan da eta hau da emaitza, hirigintzako eta etxebizitzak eraikitzeko obrak martxan daudela, alegia.

Sustapen berri honi esker, Sestaoko gazteek etxebizitzak errazago eskuratuko dituztela uste du Bergarak. Etxebizitza horiek gaur egungo egoera ekonomikoarekin bat datozen baldintza ekonomikoak izango baitituzte. Horretarako, «azken uneko aldaketa bat egin da. Ondorioz, babes ofizialeko 105 etxebizitzako eraikineko etxebizitzak hasieran saltzeko baziren ere, orain, kopuru horren erdia jarriko da salgai eta beste erdia alokairu sozialerako izango da.» Aldaketa hau «positiboa da zeren gazte asko bankuen finantzaketa lortzeko zailtasunak izaten ari dira, eta alokairu sozialeko etxebizitza bat ordaintzea errazagoa da familia batentzat» alkatearen ustez. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco adjudica la construcción de 163 viviendas en Vega Galindo (Sestao) http://t.co/aefnOEHlOh

  • @JosJosebandoni
    2014.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @juanmariaburto: 163 etxebizitza eraikitzea esleitu du Eusko Jaurlaritzak Vega Galindo eremuan (Sestaon). http://t.co/ukXgIZOx72

  • @juanmariaburto
    2014.eko azaroak 20

    Comentario de Twitter:
    163 etxebizitza eraikitzea esleitu du Eusko Jaurlaritzak Vega Galindo eremuan (Sestaon). http://t.co/ukXgIZOx72

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bergara, alcalde de Sestao