Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Nazio Batuek Oregiren eskutik ezagutu dute Euskal eskolen eta ikastolen hezkuntza jasangarriko esperientzia

2014.eko azaroak 12

 

NAZIO BATUEK OREGIREN ESKUTIK EZAGUTU DUTE EUSKAL ESKOLEN ETA IKASTOLEN HEZKUNTZA JASANGARRIKO ESPERIENTZIA 

  • Hezkuntza Jasangarriaren aldeko Unescoren Munduko Konferentzia, Nagoya, Japonia
  • Euskadiko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen % 70ek hartzen dute parte ekimenean
  • Ingurumen-jardueraren indizearen (EPI) arabera, Euskadi laugarren tokian dago aplikatutako politiken eta bitartekoen eta lortutako emaitzen arteko erlazioari dagokionez, Norvegia, Frantzia eta Austria parean dituela
  • Oregi: «Datorren hamarkadari begira, Euskadiren helburua da programa berriak proposatzea eta Eskola Agenda 21ekin lan egiten duten eskola guztiak errekonozitzea»

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik nabarmendu duenez, Euskadiko lehen eta bigarren hezkuntzako zentroen % 70ek hartzen duela parte Hezkuntza Jasangarriaren aldeko proiektu aurreratuetan, amaitzear den hamarkadari dagokionez. Hala bada, iragarri du garatuko den euskal estrategia berria munduko jarduera-plan berriaren helburuekin lerrokatuta egongo dela.

 Gaur goizean hartu du parte Oregik Japoniako Nagoyan egiten ari diren Hezkuntza Jasangarriaren aldeko Unescoren Munduko Konferentzian. Bertan dira mundu osoko ingurumen eta hezkuntza sailetako ministroak eta arduradun gorenak. Hain juxtu, konferentzian, munduko hezkuntzako 25 jardunbide egoki onenetako bat izendatu dute Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Hezkuntza Sailen Eskola Agenda 21 programa. Gaur goizean, nrg4sd sareko beste hamabi eskualderen ingurumeneko hezkuntza-jardunbide egokiak ere aurkeztu dituen Ana Oregiz gain, Sri Lankako Nayanananda Nilwalak eta Reunion uharteko Florence Pignolet-Tardanek hartu dute parte.

 Euskadi, beste herrialde eta eskualde batzuekin batera, Nazio Batuen Hezkuntza zuzendaritzarekin ari da lanean, garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza beren eskumenen artean txertatzeko helburuarekin.

 Johannesburgeko Goi-bileran sortu zen nrg4SD sarea 2002an, munduko eskualde guztietan elkartasuna eta garapen jasangarria lortzeko helburuarekin, gobernuak erronka global horretara atxikita. Egun, 4 kontinenteko 38 eskualde eta 11 eskualde-elkarte barne hartzen ditu. Eskualde-mailako errekonozimenduan eta mundu-mailan garapen jasangarria lortzeko egiten duten lan.

 «Harro gaude Euskadiko ikastetxeek, ingurumen-hobekuntza lortzearren, azken 30 urteotan izandako eraldaketarekin. Hiru hamarkada horietako ingurumen-politikaren bidez, Euskadi Europako abangoardiako eskualdeetako bat bihurtu da, bai aplikatutako politikei eta bitartekoei dagokienez, bai lortutako emaitzei dagokienez. Ingurumen-jardueraren indizearen (EPI) arabera, Euskadi laugarrena da rankingean, Norvegia, Frantzia eta Austria parean dituela», esan du Ana Oregik bere hitzaldira hurbildutako mundu osoko ingurumeneko arduradun gorenen talde handiaren aurrean.

Oregik iragarri duenez, «Euskadik, datorren hamarkadari begira, programa berriak abiarazteko eta egungoei eusteko –Eskola Agenda 21, Aztertu, etab.– helburuaz gain, Eskola Agenda 21ekin lan egiten duten eskola guztiak errekonozituko ditu, hamarkada berrirako kide egiaztatu izendatuta. Hala, Unescoren hamarkadako konpromisoak betetzearen ziurtagiria jasoko dute, Eskola Agenda 21ekin lanean 10 urte baino gehiago daramatzate eta». Errekonozimendu horren ondorioz Euskadiko lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen % 70ek ez dute orain arte baino ahalegin handiagoa egin beharko eta nazioarteko proiekzioa eskuratuko dute, Nazio Batuen eskutik mundu mailako errekonozimendua jasoz».

 Ondorioak

Hamarkadak hamar ondorio utzi ditu Oregi sailburuaren arabera: hezkuntza-sistemek jasangarritasunaren gaineko ardura bere egin dute, haurrei erronka berriak gainditzeko gaikuntza eskainiz; jasangarritasunaren aldeko hezkuntza-programak hezkuntza-agendetan txertatzen ari dira; lidergo politikoa funtsezkoa izan da, hala nola lortutako aurrerapenak; alde interesatuen arteko aliantzak lankidetzaren arrakastaren froga dira –esaterako, unibertsitateen artean ezarritakoak–; tokiko neurriak funtsezkoak dira, tokiko konpromisoak sendotzea eta horretan gogorrago saiatzea ekartzen baitute; praktika guztiak erakundeetan modu koherentean txertatuta egon behar dira; garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzak teknologia berrietan eta ikuspegi kritikoan oinarritutako hezkuntza interaktiboa erraztu du; garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza oso ondo txertatu da hezkuntza arautuan; garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza ez arautua gero eta hobea da eta biztanleek gero eta kontzientziazio maila handiagoa dute, egiteko asko dagoen arren; eta, azkenik, lanbide heziketa eta hezkuntza teknikoa garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza lantzen hasi dira, dagozkien alderdiak kontuan hartuta.

 Euskadiko Eskola Agenda 21ek lortutako emaitzak hartu ditu kontuan Unescok euskal proiektua mundu osoko jasangarritasunaren aldeko hezkuntzako 25 jardunbide egoki onenen artean sartzeko. Horrenbestez, autonomia-erkidegoko administrazioa Nagoyako goi-bilerara gonbidatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)