Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura

2014.eko azaroak 14

3. Galdera, José Antonio Pastor Garrido Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren informazio-eroste bidegabearen ondoriozko legebiltzar-agindua betetzeari buruz. 

Eusko Jaurlaritza gardentasunarekin ari dela jarduten eta Legebiltzarrean hartutako erabakiak betetzen ari dela baieztatu du lehendakariak. Hartuta konpromiso horiek, besteak beste, batzorde teknikoaren irizpen bat eskatzea edo laguntzetako dirua itzultzeko eskaerari buruzko legezkotasun-txostena eskatzea dira, adibidez. Txosten horrek «laguntza horiek baliogabetzat jotzea goiz dela» adierazten du. Horregatik, Justiziaren erabakiari itxarongo diola azaldu du lehendakariak.

11. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, EITBko zuzendaria bere postuan mantentzeari buruz. 

Urkullu lehendakariak EiTBko zuzendaritzaren kudeaketa profesionala defendatu du eta, zehazki, bere zuzendariarena, Maite Iturberena. «Emaitza hobeak lortu dira baliabide gutxiagorekin, eta hori kudeaketa profesional on baten ekuazioa da», ziurtatu du lehendakariak. Hala, aurrekontu txikiagoarekin telebistako, irratiko, Interneteko eta albistegietako audientzia % 12 hobetzea jarri du helburutzat lehendakariak. 

7. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, ustelkeria politikoaren kontra jarduteko neurriei buruz. 

«Ustelkeriaren gaiari dagokionez, aktibo, zaindari eta irekita gaude», adierazi du lehendakariak interpelazio-erantzunean. Politika duinduko duen balioen kultura berri bati buruzko gogoeta egiteko laguntza jasotzeko prest dagoela adierazi du Lehendakariak. Gogoeta hori egiten ez den bitartean, Jaurlaritzak jarduten jarraituko duela esan du Urkulluk. Horretarako, kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes gatazkei buruzko legea jarri du adibidetzat, baita gardenatsunarekiko konpromisoa ere. 

Hala ere, justiziara jotze hori lehia politikorako tresna gisa erabiltzen dela salatu du. Bere ustez, horrek konpromiso publikoa eta politikoa, oro har, ezbaian jartzea ekartzen du.  

8. Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko ekintzailetzari buruz. 

Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin batera ekintzailetza sustatzeko jarduketa-plan bat martxan jarri duela gogorarazi du lehendakariak. Plan horretan 110 jarduketa-programa jaso dira eta 20,3 milioiko aurrekontua du 2015erako. Gai honekin kezkatuta dagoela Jaurlaritza eta gai hori lantzen ari dela nabarmendu du Urkulluk. 

Arantza Quirogak azaldutako datuari jarraiki, Urkulluk beste ikuspuntu batzuk ere aztertzea eskatu du. Izan ere, Arantza Quirogak aipatutako datu hori «Global Entrepreneurship Monitor» erakundeak egindako azterketa batean oinarritzen da eta EAEn ekintzailetza-tasa baxua dela aipatzen da. Zehazki, Urkulluk horrelako datuak aipatu ditu: «EAE beste autonomia-erkidego batzuen gainetik jarri zen negozio ekintzaileen ehunekoari dagokionez» edo «Euskadiko negozio-proiektu berrien hazi-kapitala 50.000 eurokoa da, aldiz, Espainian 19.480 euroko da 

10. Interpelazioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kutxabank pribatizatzeari buruz horren presidente Mario Fernándezek dituen asmoen inguruan.

Kutxabankeko organoek hartutako erabakiei dagokionez, Eusko Jaurlaritzak erabaki horiekiko errespetua adierazi du. Erakunde horrek jarraitu beharreko kudeaketa-eredu espezifikoa Kutxabankek erabakitzen duena izango dela adierazi du lehendakariak.  Urkulluk adierazi du azken albisteak Kutxabank estatuko kaudimen handieneko erakunde-banku gisa posizionatzen duela.

12. Galdera, Julen Arzuaga Gumuzio EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Aitzol Gogorza presoaren egoerari buruz

Urkullu lehendakariak esan du bere gobernua espetxe-politikako eskema global batean ari dela lanean. Aitzol Gogorza presoaren kasuan ere ari da lanean, konponbide «justua eta humanitarioa» emateko. Lehendakariaren ustez, preso guztien egoera hobetu daiteke, baina, horretarako, «zerbait gehiago» egiteko eskatu dio ezker abertzaleari. Konpromisoa hartzeko eginkizun horiek egintza zehatzekin egiteko adierazi die eta gai honetan bokazio eraikitzailea izateko adierazi die.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbarrika
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Estas son las preguntas y las respuestas dadas hoy en el pleno del control al Gobierno vasco http://t.co/qulUzJcpGz

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Pleno de Control http://t.co/fep5MULj4g

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Estas son las preguntas y las respuestas dadas hoy en el pleno del control al Gobierno vasco http://t.co/qulUzJcpGz

  • @iurkullu
    2014.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Estas son las preguntas y las respuestas dadas hoy en el pleno del control al Gobierno vasco http://t.co/qulUzJcpGz

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)