Berriak Lehendakaritza
Eu

Mariasun Landa era Jean-Baptiste Orpustan, Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa saridunak

2014.eko azaroak 12

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa sarien banaketan izan da. Aurten Mariasun Landa ume eta gazteentzako literaturaren idazlea eta Jean-Baptiste Orpustan euskal lexikologiako aditua izan dira saridunak. Sariek humanitateen, kulturaren, artearen eta gizarte-zientzien arloekin konprometitutako pertsonen ibilbidea errekonozitzea dute helburu. Lehendakariak saridunak zoriondu ditu beren ikuspegi kritikoagatik eta euskara eta euskal literatura Europako plazetara eramateagatik. 

Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldian, Eusko Ikaskuntzako eta Laboral Kutxako ordezkariak, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitano eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Jose Iribas izan dira, besteak beste. 

Katalunia

Lehendakariak emandako hitzaldian, azaroaren 9ko kataluniarren mobilizazioaren ondorengo gertakariak aipatu ditu. Lehendakariak ez du ulertzen Espainiako Gobernuak Kataluniako eta Euskadiko herritarrei ukatzea beren etorkizun politikoari buruzko iritzia ematea. Ukoaren garaiak atzean uztea eskatu du Urkulluk, eta dialogoari ateak irekitzea hori delako benetako kultura demokratikoa. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Mariasun Landa era Jean Baptiiste Orpustan, Eusko Ikaskuntza – laboral Kutxa saridunak http://t.co/pILZ8hMzvc

  • @anamarti4
    2014.eko azaroak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [EUSKO IKASKUNTZA SARIAK] Mariasun Landa era Jean Baptiiste Orpustan, Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa saridunak ➡ http://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)