
Udalei dirulaguntzak, ikastetxeetan hobekuntzak egiteko (udalaguntza-2014) (2014-11-11(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: hezkuntza administrazioaren menpeko ikastetxeak hartzen dituzten udal jabetzako eraikinetan obrek eragindako gastuak finantzatzea (Udalaguntza 2014).
LABURPENA
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal jabegoko eraikinetan obrak egitera bideratutako gastuen finantziatzeko diru-laguntzak deitzen diren agindua, (UDALAGUNTZA-2014) .
Agindu honen bidez finantzatu ahal diren obrek 2014ko urtarrilaren 2 eta 2015eko abuztuaren 31 bitartean hasi behar dira eta 2015eko abenduaren 31 baino lehenago bukatuak egon behar dute.
Dirulaguntza horiek, 6.000.000 euroko zenbateko globalean, 2015 urtekoan ordainduko dira.