Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du, tokiko gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia eratzen duena

2014.eko azaroak 11
  • Esparru juridiko berri horrek Euskadi barneko erakunde-sistema osatuko du, eta eskumenak erabil ditzaketen 37 esparruen zerrenda zehatza emango die udalerriei lehen aldiz, baita finantzaketa nahikoa bermatzeko eredu bat ere.
  • Jaurlaritzak nahi du Euskadiko Udal Legearen proiektua 2015eko udal- eta foru-hauteskundeen aurretik onartuta egotea; horregatik, gaurtik aurrera igorriko da Euskadiko Ganberara, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu eta onar dezaten. 
  • Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin eta EUDELekin batera egindako lanaren ondorioa da testua.

 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik eta Espainiako gobernuak bere legeetan bultzatutakotik aldenduta («Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasuna»  eta «Gardentasuna eta Gobernu Ona»). 

Udal Legearen Proiektuatestu integralada, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa.  Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta. 

Era horretan, Euskadiko udalerriek eredu berezia izango dute, eta horri esker Espainiako udalerriek baino autonomia handiagoa eta eskumen gehiago izango dituzte. 

ETORKIZUNEKO EUSKADIKO UDAL LEGEAREN HELBURUAK 

Euskadiko Udal Legearen Proiektuakatariko 1, 9 titulu, 110 artikulu, 6 xedapen gehigarri, 9 xedapen iragankor, 2 xedapen indargabetzaile eta 6 azken xedapen ditu.

5 funtsezko helburubetetzen ditu: 

  • Tokiko gobernuen eredu integratuaegituratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi maila instituzionalekin lotura harmonikoa erdietsita. 
  • Eskumenak:lege-proiektuakeskumena erabil dezaketen 37 esparru materialen zerrenda ematen die Euskadiko udalerriei. Xehetasun-maila horrek udal-autonomiako estandar handiak bermatzen ditu. (III. TITULUA, 17. artikulua).
  • Finantzaketa: udalerrien berezko eskumenak eta ematen duten zerbitzu-zorroa modu formalean onartu ez ezik, jasangarritasun- eta finantzaketa-sistema nahikoa ere ematen zaie, Euskadiko udalerriek beren gauzak antolatzeko eta kudeatzeko egiazko ahalmena dutela bermatzeko (IX. TITULUA, II. Kapitulua, 107.5. artikulua).
  • Herritarrentzako hurbileko administrazioa. Herritarrek tokiko politika publikoak diseinatzen eta ezartzen parte hartzeko tresnak bideratzen dira, eta gardentasuna bultzatzen da egituretan, tokiko herri-ekintzan zein herritarrei kontuak emateko orduan. (VI. TITULUA)
  • Ikusgarritasun instituzionala:udalerriari dagokion ikusgarritasuna ematen zaio Euskadiko erakunde-arkitekturan; horrenbestez, zuzenean eragiten dioten gaiak aztertzean, hitz egiteko eta botoa emateko aukera izango du erakunde hauetan:
    • Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. (IX. TITULUA)
    • Zerga Koordinaziorako Organoan. (IX. TITULUA)
    • Tokiko Politika Publikoen Kontseilua: hiru erakunde-mailen arteko bilgunea izango da, eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoei batera heltzeko. Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta Euskadiko udalerrien ordezkariek modu paritarioan osatuta egongo da. (VII. TITULUA)

EUSKADIKO UDAL LEGEAREN BESTE BERRITASUN BATZUK

Euskadiko Udal Legearen ProiektuakTokiko Gobernuen Batzordea sortzea aurreikusten du; Euskadiko udalerrien ordezkariek osatuta egongo da, eta tokiko autonomia defendatzeko «alerta goiztiarreko organoa» (80. art.) izango da. Sistema horrek (aitzindaria Espainiar Estatuan) udal-autonomia babestea du helburutzat Euskadiko Administrazio Orokorraren ekimenez gauzatutako arau-prozesuek udalerrien berezko eskumenei eragiten dietenean.  

Horrez gain, tokiko erakundeek Udal Jokabide Kodeak (35. art.) abiaraz ditzaten ere sustatzen du, hauek biltzeko:«tokiko hautetsiek beren harremanetan zein enplegu publikoan, beste erakunde batzuetan jarduten duten pertsonekin eta herritarrekin oro har izan ditzaketen harremanetan jarraitu beharreko balioak, printzipioak eta jardun-arauak». Horrelako kodeek udal-politikaren gobernu ona eta erakundeen kalitatea laguntzea dute helburutzat.

Azkenik, Euskadiko Udal Legearen proiektuak herritarren parte-hartzerako tresnak arautzen ditu; esate baterako, herri-galdeketak (69. art.). Alkateek deitu ahal izango dituzte azken horiek, udalaren berezko eskumeneko gaiez eta auzo-komunitatearen interesentzat garrantzi berezia duten gaiez galdetzeko herritarrei.

ERAKUNDEEN LANKIDETZA

Eusko Jaurlaritzak hiru foru-aldundiekin eta EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearekin batera egindako lanaren ondorioa da Euskadiko Udal Legearen Proiektuarentestua; erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da, Euskadiko Udal Kontseiluak eta bere lantaldeak egindako bileren bitartez egituratuta. 

Testua Legebiltzarrera bidaliko du orain Jaurlaritzak, taldeek eztabaidatu eta onar dezaten; proiektua datozen udal-hauteskundeen aurretik behin betiko onartzeko interesa agertu die taldeei Jaurlaritzak, EAEko alkateek eta hiru diputatu nagusiek 2015eko legegintzaldiari ekin diezaioten beharrezko esparru juridiko berri hau indarrean dagoela. 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.11.11)

 

 

 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ekoiure
    2014.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el Proyecto de Ley de Municipalidad de Euskadi http://t.co/b9zIsl5amI

  • @rgartzia
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du, tokiko gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia... http://t.co/ozA9h57YXc

  • @josebapdh
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobado el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi ➡ http://t.co/IqtPdC5RR4 #eusnet

  • @PNV_Indautxu
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo integral, propio y diferenci... ht…

  • @JosJosebandoni
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo integral, propio y diferenci... ht…

  • @nmelg
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du, tokiko gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia era... ht…

  • @nmelg
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo integral, propio y diferenci... ht…

  • @mbasterra78
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @eajpnvparlament: El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo integral, propio y diferenci... ht…

  • @eajpnvparlament
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo integral, propio y diferenci... http://t.co/AL23fY6rrN

  • @eajpnvparlament
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak Euskadiko Udal Legearen Proiektua onartu du, tokiko gobernuaren eredu oso, berezko eta bereizia era... http://t.co/hfICDXjQa6

  • @nanilin21_
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Aprobado el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi ➡ http://t.co/IqtPdC5RR4 #eusnet

  • @GetxoEAJ
    2014.eko azaroak 11

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno aprueba el Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que configura un modelo... http://t.co/osyAFQjOrq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)