Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Japoniak garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza sustatzeko nazioarteko sari berri bat aurkeztu du UNESCOren Munduko Kongresuan.

2014.eko azaroak 10

 Gaur hasi da Nagoyan Unescoren Munduko Konferentzia, Eusko Jaurlaritzaren Eskola Agenda 21 sarituko duena, hamarkadako 25 ekimen onenetako bat iritzita

 Gaur amaituko da garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzaren 2005-2014 hamarkada eta aldi berri bati emango zaio hasiera Unescok antolatutako Aichi-Nagoyako Lehiaketaren barnean. Eusko Jaurlaritzaren Eskola Agenda 21 eta euskal eskolen lana saritu du Unescok, aipatutako hamarkadan munduan eginiko 25 esperientzia onenetako bat iritzita. Ana Oregi sailburua gonbidatu dute goi bilerara, gaurtik aurrera Nagoyan egingo diren jardunaldietan Euskadiko ingurumen-hezkuntza programa aurkezteko.

 Japoniako printze oinorde Naruitok eta Lala printzesak inauguratu dute Hezkuntza Jasangarriko hamarkada berria. Irina Boroka, Japoniako Hezkuntza, Kultura, Kirol, Zientzia eta Teknologia ministro Hakubun Shimomura, Aichiko gobernadore Hideaki Ohmura, Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moon eta PNUMAko zuzendari nagusi Achim Steiner.

 Den-denek nabarmendu dituzten garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzan egindako aurrerapen handiak. Halaber, azpimarratu dute beharrezkoa dela lan egiten jarraitzea, eskolak eta ikastetxeak izan daitezen ohitura eta kultura aldatzeko ezinbesteko oinarri, eta gutxi barru Parisen egingo den klima aldaketaren goi-bileran berretsiko diren konpromisoetara egokitzeko.

 «Japonian, garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza-programak 800 eskola kidetu ditu. Joera sendoa da hori mundu osoan. Japonia horren erakusle da, horregatik egingo da bertan konferentzia. Ahalegin handiena automobilgintza egiten ari da, erregai-pilak dituzten ibilgailuak merkaturatuz. Gogor ari dira lanean berriz hastea dela helburua. Halaber, etorkizuneko Joko Olinpikoak jasangarritasun-irizpideak betez diseinatzeko konpromisoa hartu dute. Japonia da garapen jasangarriaren aldeko hezkuntzan gogor ahalegintzen ari diren herrialdeetako bat. Are gehiago bultzatzeko abiatu dute ekimen berri bat, hezkuntza jasangarriaren aldeko hezkuntzaren Japonia Saria, hain zuzen, Unescoren errekonozimendua ekarriko duena», azaldu du Oregik.

 Jasangarritasuna

Ban Ki-moonek nabarmendu duenez, «jasangarritasunak bizitzaren jarduera guztiak barne hartu behar ditu, tresna bakarra delako planeta babesteko. Hala, hezkuntza lehentasunezko gaia izan behar da Parisen egingo den Klima Aldaketaren Goi-bileran, eta asmo handiko helburuak ezarri beharko dira. PNUMAren zuzendariak azpimarratu du beharrezkoa dela munduko eragile guztiak elkar konektatzea garapen jasangarria bultzatzeko. Bestalde, hamarkada honetan aliantza berriak sortu dira. Hezkuntzak ekarriko du hurrengo belaunaldiak ahalduntzea, aztarna ekologiko txikiagoa uztera bideratutako aldaketak eragiteko».

 Japoniak garapen jasangarriaren aldeko hezkuntza-programa sendoa du. Marokoko printzesak nabarmendu du «herrialdeak eguzki-energiaren alde egindako apustua, hala nola eskoletan erlijioa eta ingurumena elkar lotzeko hasitako lana, koherentzia morala sustatuz». Qiang Tangek, iaz ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuen programa Euskadin aurkeztu eta babestu zuenak, Hamarkadaren Amaierako Txostenaren ondorio nagusiak nabarmendu ditu. Garapen Jasangarriaren aldeko Hezkuntzaren lan-ildoak eskolen programetan txertatu eta lan-sareak eta -oinarriak ezarri direla azpimarratu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FAUSTODELACRUZ
    2014.eko azaroak 10

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Japón presenta en el Congreso Mundial de la UNESCO un nuevo premio internacional para... http://t.co/9p0gVP1Hyk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)